Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/04

Trenbidearen saihesbidea gero eta gertuago EAJko ordezkarien arteko elkarlanari esker

2019an esleitu zen Ordizia-Beasaingo trenbide-saihesbidearen informazio-azterlana amaitzear da eta saihesbidea gauzatzeko pausoak ematen jarraitu beharra dagoenez, Ordizia eta Beasaingo EAJren ordezkariekin bildu dira EAJk Madrilen dituen ordezkariak pauso horiek aztertzeko.
Trenbidearen saihesbidea gero eta gertuago EAJko ordezkarien arteko elkarlanari esker

Aste honetan izan dira Beasainen Iñigo Barandiaran (EAJko diputatua Espainiako kongresuan) eta Maribel Vaquero (EAJko senataria Espainiako senatuan) Beasaingo eta Ordiziako EAJko ordezkariekin, Ordizia-Beasain saihesbidearen inguruan eman beharreko pausuak aztertzen. Trenbidearen saihesbidea estrategikoa da bai ordiziarrentzat eta baita beasaindarrentzat ere, hirigintza ikuspegitik aukera ezin hobeak zabaltzen dizkielako bi herriei. Horregatik dabiltza EAJko ordezkariak azken urteotan hori gauzatzeko elkarlanean eta lan hori bere fruituak ematen ari da.

Ordizia eta Beasaingo jeltzaleek saihesbidearen beharra mahai gainean jarrita, Madrilen EAJko ordezkariek 2017ko Espainiako aurrekontuetan trenbidearen saihesbidea gauzatzeko azterlanaren idazketarako milioi erdiko partida onartzea lortu zuten gobernuarekin izandako negoziaketen baitan. Madrileko gora beherak tarteko bidea erraza izaten ari ez bada ere, EAJk bereari eutsi dio eta amaitzear da 2019an esleitu zen Ordizia-Beasaingo trenbide-saihesbidearen informazio-azterlana. Azterlana amaituta pausoak ematen jarraitu beharra dago saihesbidea gauzatzeko eta, esan bezala, Ordizia eta Beasaingo EAJren ordezkariekin eman beharreko pauso horiek aztertzen aritu dira EAJk Madrilen dituen ordezkariek.

Ordiziak hirigintza ikuspegitik duen erronka nagusia

Ordizia-Beasain trenbidearen saihesbideak, burdinbidea N-1 errepidearen parera eramanda, San Bartolome auzoa herrigunean integratzeko aukera ematen du, auzoaren eskaera historikoari erantzuna emanez. Saihesbidea gauzatzea Ordiziako EAJren lehentasunetako bat izan da eta da. Azken udal hauteskundeetako bere programako puntuetako bat zen, hain zuzen, eta oposiziotik bada ere, proiektua gauzatzeko bultzatzen jarraitzen dute jeltzaleek. San Bartolome auzoaren beharrei ez ezik, herri osoari egingo dio mesede saihesbideak, izan ere, herria bitan zatitzen duen traba fisiko nagusia desegiteak aukera berriak eskainiko ditu ekipamenduak eta ordiziarren ongizaterako eta bizi-kalitatea hobetzeko espazioak sorrarazteko.

Horiek horrela, Ordiziako EAJ udal taldeak bai Beasaingo eta bai Madrilgo ordezkariekin elkarlanean jarraitzeko bere asmoa azaldu du, saihesbidea behin betiko gauzatzeko helburuarekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube