Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hondarribiko EAJ-PNVren adierazpena, gaur goizaldean alde zaharrean egindako mehatxuzko pintadak direla eta
Gutxi batzuen mehatxuzko mezuen aurrean, Hondarribiko EAJ-PNVk pandemia-egoeran gogor lanean ari diren eragile eta pertsona guztiei eskerrak ematea erabaki du. Ez da tentsio eta krispazio gehiago gehitzeko uneaHondarribiko alde zaharreko hainbat fatxada eta inguru mehatxuzko mezuz margotuta esnatu da.
Eusko Alderdi Jeltzaleari eta Ertzaintzari mehatxu zuzena jasotzen duten mezuak dira eta Uri Buru Batzarretik irmoki salatzen eta gaitzesten ditugu onartezinak eta demokraziaren aurkakoak izateagatik.
Hondarribiko EAJk uste du praktika horren atzean asmo mafioso bat baino ez dagoela. Iraganeko garaietara eramaten gaitu, ustez gainditua genuen egoera agerian utzita. Ekintza horien atzean, gaur egun gizartearekiko desafekzio argia duen jendea dabil eta gizarteak bizi duen pandemia- une hain zailarekiko enpatia eskasa duen gutxiengo bat ordezkatzen duena.
Hori dela eta, gertatutakoaren larritasuna zalantzarik gabe azpimarratuta, ez dugu gertakari horietan denborarik galdui nahi. Jakinik, Hondarribiko herriaren gehiengo zabala goizaldean gertatutakoarekin bat ez datorrelako eta pandemia garai zail honetan gehiengo horrek, dagoeneko, jarrera eraikitzaile eta solidarioaren aldeko apustua egiten duelako.
Hori da Hondarribiko EAJk aukeratu duen jarrera eta bidea. Une zailetan, eskua luzatu eta erakundeekin, gainerako alderdi politikoekin eta, batez ere, eguneroko lan diskretua egiten duten udalerriko eragile sozialekin elkarlanean aritzea.
Ez da tentsio eta krispazioa gehiago gehitzeko unea. Mehatxuen mezuen aurrean, nahiago dugu esker oneko mezuak zabaldu eta une zail honetan lanean ari diren pertsona horiei guztiei eskerrak emateko mezuen garaia izatea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31