Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Datorren urtean ospatuko ditugu inoiz baino ilusio eta gogo gehiagorekin Tolosako Inauteriak
Elkar zaintzeko eta neurriak errespetatzeko eskatu diete udal ordezkari guztiek tolosarrei, datorren urtean guztiok ospatu ahal izan ditzagun inauteriakEremu gorrian sartuta hasi du urtea Tolosak eta Gabonen ondorioak pairatzen ari garen honetan oraindik ere jende pilaketak ekiditea funtsezkoa izaten jarraitzen du herritarren segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzeko.
Elkar zaindu dezagun datorren urtean elkar ikusteko
Inauteriak oso jai bereziak izaten dira tolosarrontzat, baina aurten ezinbestekoa da erantzunkidetasunez, zuhurtziaz eta elkartasunez jokatzea, tolosar guztion osasuna bermatzeko; hori baita lehentasun bakarra momentu honetan egoerari aurre egiten jarraitu ahal izateko.
Ezin ahaztu dezakegu bidean hainbat senitarteko, lagun eta herritarrek utzi gaituztela, horregatik, aurten elkar zaindu behar dugu, elkar babestu, datorren urtean guztiok ospatu ditzagun 2022 urteko inauteriak.
Horregatik, udal ordezkari guztiek bat eginda, tolosarrei eskatu diete neurriak betetzeko, indarrean dauden jarraibideak errespetatzeko eta gizarte harremanak mugatzeko; jende pilaketak edota osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak ekidite aldera.
Herri honek erakutsi du momentu zailenetan elkartasunez jokatzen badakiela, eta horregatik, berriz ere, elkartasun berarekin jokatzeko deia egin diete udal ordezkariek tolosarrei, momentu honetan, babes neurriak betetzea ezinbestekoa delako.
Horren harira, indarrean dauden neurriak gogorarazi dituzte:
-
Musukoa derrigor eta modu egokian erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea.
-
Pertsonen arteko distantziak mantentzea eta bizikidetza unitatetik kanpo 4 pertsona baino gehiago ez elkartzea.
-
Elkargune pribatuak itxita mantentzea.
Zaintza eta prebentzioa tolosar guztien osasun eta segurtasuna bermatzeko
Udalak zaintza lanak egingo ditu ostegunetik asteartera neurriak errespetatu daitezen arreta berezia jarrita jende pilaketak izan daitezkeen eremuetan. Era berean, kale hezitzaileak ere ibiliko dira kalez-kale babes neurriak herritarrei gogorarazten.
Prebentzio alorrean ere, ikastetxeekin elkarlanean kontzientziazio lanak egingo dira datozen egunetan, ikasleek jai izango dutelako. Ere berean, gutuna bidaliko zaie herriko zein eskualdeko guraso guztiei, kontzientziazio eta prebentzio ikuspegi horretatik.
Garraio publikoari dagokionez, beste urteetan zerbitzuak areagotu izan dituztenez, Udala Renfe eta Lurraldebus-ekin harremanetan jarri da, ohiko ordutegia mantendu dezaten.
Momentu honetan, herria perimetralki itxita badago ere, egoera aldatu daiteke, eta horregatik, inguruko zein Gipuzkoako gainerako herrietako biztanle guztiei eskatu diete Tolosara ez etortzeko, jairik ez dagoelako eta jairik egongo ez delako.
Amaitzeko, hainbat tolosarrek jai izango dutenez, kultur eskaintza indartu egingo da, kiroldegia zabalik egongo da eta Topagunea ere bai, gazteei tailer ezberdinak eskaintze asmoz.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31