Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EH Bilduk Udalaren mailegua kitatzea lehenetsi du herriko inbertsioak bermatu gabe utziz
Getariako EAJ-PNVk gogorarazi du mailegua herriarentzako ezinbestekoak diren 29 ekimen garatzera bideratu zela: Lormendi eta Herrerieta kaleen urbanizazioa, Menditxo plazaren eraberritzea, Askisuko frontoiaren estalpea, Lormendiko eskilara mekanikoak, edota, beste hainbaten artean, Getaria Gipuzkoako Portua 1209-2009.Urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran hizpide izan zen “2021eko Udal Aurrekontuaren gain eragina duen kreditu aldaketa onartzeko irizpena”. 2020ko gerakinetik 153.351 euroko kreditu aldaketa hain zuzen. EAJ-PNV ados zegoen horrekin, baina EH Bilduri galdegin zion ea diru hori mailegua kitatzera bideratu ostean, bi alderdiek 2021eko aurrekontuan adostutako proiektu guztiak egikarituko eta Covid-19ak sortuko dituen beharrei erantzuteko gai ote izango den Udala. Erantzuna ez zen batere argia izan eta Udal Gobernuak ez zuen inolako konpromisorik erakutsi akordioarekiko. Ez hori bakarrik, ezbaian utzi zituzten proiektu ugari.
“Akordioak betetzeko dira. Hitza eman zigun EH Bilduk 2021eko aurrekontua adostu genuen une berean, eta emandako hitza bete egin behar da” adierazi dute jeltzaleek. “Aurrekontu hedakorrak planteatu dituzte ia administrazio guztiek: murrizketak atzean utzi eta sektore publikoa inbertsioaren motor izatera. Getarian, ez dakigu 2021eko inbertsio aurreikuspenak finantzatzeko dirua badugun, baina 150.000 euro baino gehiago bankuei emango dizkiegu. Berriz diogu, zorra kitatzea ondo dago, baina Udalaren funtsa den herritarren babesa eta herriaren garapena bermatua badago. Ez da kasua”.
“Gainera, EAJ-PNVk azken urteetan eskatu duenean mailegua amortizatzea EH Bilduren erantzuna izan da ez dela komeni Udalak interesik ez duelako ordaintzen. Baina orain, behar gehien dagoen eta diru-sarrerak gutxitu diren unean pandemia dela eta, Udalari ahalmen ekonomikoa murriztera doa Udal Gobernua dirua banketxeei itzultzeko”.
Kritiko agertu dira gainera EH Bilduren Udal Gobernuak egindako adierazpenekin: “zorraren kitapena ez da kudeaketa on baten emaitza. EH Bilduk Getarian proiektu askori buruz hitz egin du, aurrekontuan sartu ere, baina asko ez ditu gauzatu. Aurreko urteetako gerakina hortik dator: emandako hitza ez betetzetik. Esaterako 2019an, pandemia aurreko urtea, aurrekontuan jasotako inbertsioan %49a ez zuten gauzatu. Lan ez bada egiten proiektuetan, ez dira gauzatzen eta ondorioz, diru hori ez da herrian inbertitzen. Eta argi ikusi zen Osoko Bilkuran aurten ere asmo berberekin jarraitzen dutela. Akordioak betetzeko eskatzen diogu EH Bilduri”.
Maileguaren ondarea: herritarren ongizatearen bermea 29 proiekturekin
2008an eskatutako 737.000 euroko kredituarekin 29 proiektu egin zituen EAJ/PNVk. Azken urteetan Udalak ez du inolako interesik ordaindu. “Guztiz bideragarria eta jasangarria izan zen mailegua eta gestioa bera” azaldu dute jeltzaleek.
“Gainera, 2008an jada krisi ekonomikoan geunden, eta orduko udal gobernu jeltzaleak inbertsio publikoaren alde egin zuen, herriaren garapena eta herritarren ongizatea bultzatuz. Orain, pandemia batek eragindako krisi sozial, osasun eta ekonomiko batean murgilduta, EH Bilduk banketxea lehenetsi du herriko inbertsioen aurretik; aurreikusten dute aurrekontuan jasotako inbertsioetan eta Covid-19ari aurre egiteko beharrezko baliabideetan exekuzio eza egotea. Bi alderdiek adostu dituzten inbertsioetan”.
Honakoak izan ziren 2008ko maileguarekin burututako inbertsioak:
- Lormendiko kalearen urbanizazioa - 28.200,00 €
- Herrerieta kalearen urbanizazioa - 132.462,95 €
- Zarautz jauregiaren fatxada indartu - 13.330,00 €
- Menditxo plazaren eraberritze lanak - 123.819,21 €
- Bista-onako eskailerak - 26.000,00 €
- Hainbat lanen arkitektoa - 33.100,00 €
- Askizuko frontoiaren estalpea - 92.000,00 €
- Kiroldegiko teilatuaren konponketa lanak
- Kiroldegirako harmailak
- E.D.A.R. Eraikinaren alboko eraikina - 17.400,00 €
- Hondartzako arkupeen itxitura - 10.650,00 €
- Elbarrituentzat bañurako anfi-aulkia- 2.200,00
- Herri eskolako jangelaren handitze lanak
- Saneamendua Askizu eta San Anton inguruan - 30.500,00
- Lormendiko eskailera mekanikoak - 60.000,00
- Berdura plazaren itxitura - 60.000,00
- Pasealekuan komunen instalazioa- 72.000,00
- Motozikletaren erosketa - 3.000,00
- Iturzaetako atariko jolasen instalazioa - 12.000,00
- Musika eskolako musika tresnak - 3.000,00
- Aldamar kultur-guneko ekipamendua - 40.000,00
- Gaztetapeko eraikineko ekipamendua - 12.000,00
- Hiri altzarien erosketa.
- Bulegoko ekipamendu informatikoa- 6.000,00
- Arau subsidiarioak eta topografikoa - 22.000,00
- Irisgarritasun, mugikortasun planak
- Baserri bideen konponketak - 82.000,00
- Balenziaga kaleko garajeen proiektua - 70.000,00
- Getaria Gipuzkoako portua 1209-2009 - 262.700,00
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31