Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/01/29

Andoain berraktibatzea helburu, 21,8 milioi euroko “aurrekontu sozialak” argi berdea jaso du Osoko Bilkuran

2021 urtetako Aurrekontua onartu da PSE-EE, EAJ-PNV eta Elkarrekin-Podemos alderdien aldeko botoekin. Arduratsuak eta estrategikoak dira Aurrekontuak, izaera sozial sakona dutenak, Andoaingo herritarrak politika guztien erdigunean jartzen dituztenak eta erronka gisa jartzen dute herriaren egonkortasuna eta garapena.
Andoain berraktibatzea helburu,  21,8 milioi euroko “aurrekontu sozialak” argi berdea jaso du Osoko Bilkuran

Andoaingo Udaleko Osoko Bilkurak bart arratsaldean 2021 urterako Aurrekontuak onartu ditu Osoko Bilkuran, PSE-EE, EAJ-PNV eta Elkarrekin-Podemos alderdien babesarekin. PSE-EEk eta EAJ-PNVk osatutako koalizio-gobernuak aurkeztutako bigarren aurrekontu-proiektuak jaso du plenoaren baiezkoa, hain justu ere. Hala, "klabe" edo "estrategiko" gisa kalifikatu ditu gobernuak aurtengo kontu hauek; izan ere, “COVID-19ak udalerrian duen eragina indargabetzea ez ezik, suspertze sozioekonomikorako oinarriak ezarri eta Andoaini bultzada ematea” ahalbidetuko baitute.

Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Mari Jose Izagirre alkateordeak, gobernu taldeko kide guztien babesarekin, prentsaren aurrean egin duten agerraldian,  "pozik" agertu dira, "andoaindarrekiko duten erantzukizun handia" azpimarratuz.  2020 urtean zehar kudeatzea egokitu zaien "ezohiko egoera" azpimarratu dute, "aurrekaririk ez duen pandemia bat”, hain zuzen, “lehentasunak berregokitzera eta erabakiak etengabe hartzera behartu" dituena.

Mari Jose Izagirre alkateordeak, bere aldetik, eta aurrera begira jarriz, agertu du "COVID-19aren kolpe latza gainditu ostean, ekintza politiko eta instituzionala erresistentzia lanetara mugatu duen egoera baten ondoren,  suspertze lanetara igarotzeko unea" dela. Azpimarratu du, "erresistitzeaz hitz egiteari utzi” eta garaia iritsi dela “berraktibazioaren oinarriak ezartzeko, jarduera eta dinamismoa berreskuratuz eta sinergia kolektibo positiboak abian jarriz". Horretarako, erantsi du, "Andoaingo gizartearekin lankidetzazko gobernantza sendotu behar dugu".

Horretarako, Izagirrek beharrezkotzat jo du "andoaindarrekiko, gizarte antolatuarekiko eta gainerako alderdi politikoekiko aldebiko harremanetan sakontzea, lidergo partekatu baten", eta gobernu koalizioa osatzen duten bi alderdiek konpromisoa hartu dute lidergo hori garatzeko "buru-belarri" egingo dutela lan, "erantzukizunez eta elkarrekin lan eginez".

AURREKONTUA KOPURUTAN

2021 urterako aurrekontua 21,8 M€-koa da, eta, aurreikuspenen arabera, apirilean, gerakina erabilgarri dagoenean, nabarmen handituko da, batez ere inbertsio-partidetan.

Sailez sail, Pertsonal Sailak 8,7 milioi euroko aurrekontua du (guztizkoaren %40), Zerbitzuenak 5 milioi eurokoa ( %23), Hirigintzak 856.000 euro ( %4), Gizarte-Zerbitzuek 2,2 milioi euro ( %10), Kulturak 1,2 milioi euro ( %6), Euskara Sailak 471.000 milioi euro jasoko ditu ( %2), Ogasun Sailak 988.000 euro ( %5), Enplegu Sailak 842.000 eurokoa ( %4), Berdintasunak 243.000 euro (%1) eta Kiroletako Sailak 1,3 milioi euro (%6).

Partidarik berritzaileenen artean, hainbat sailetarako 100.000 €-ko zenbait partida nabarmendu behar dira, lau udal-ibilgailuren flota pixkanaka berritzeko, klima aldaketaren eta jasangarritasunaren erronkei aurre egiteko.

Pertsonal sailean, 75.000 euroko partida bat  aurreikusten da ekipo informatikoak berritzeko eta 60.000 euroko beste partida bat COVID-19ak eragindako gastuei aurre egiteko.

Zerbitzu Sailak 425.000 €-ko partida aurreikusten du udal instalazioetako garbiketa plegu berria ateratzeko, eta hori funtsezkoa da behar berriak bermeekin estaltzeko. 160.000 € gordetzen dira ur-kontagailuak digitalizatzen hasteko, eta 60.000 € Karrika auzoan komun publiko berri bat jartzeko. Sailak 80.000 € erreserbatuko ditu 2 ibilgailuentzako kargatze-puntu instalatu ahal izateko. Inbertsio-proiektu askok partida gaitua dute, eta soberakinez hornituko da; horien artean, 150.000 € nabarmentzen dira Illarramendi industrialdeko udal-pabiloi berriaren proiektua idazteko, Mimendiko arrapala egiteko, Karrika, Sorabilla eta Leizotz auzoetan ur-sarea garatzeko edo landa-eremuetako argiteria hobetzeko.

Hirigintza Sailean, nabarmentzekoak dira 146.000 € Rikardo Arregi biribilgunea eraikitzeko, 125.000 € azterlan eta proiektuetarako (horietatik garrantzitsuena Allurralde kiroldegia handitzeko proiektua egitea da), 68.090,09 €-ko partida bat udal-etxebizitzak berreskuratzen jarraitzeko, 35.000 € jasangarritasun energetikoko ekintzetarako eta 23.500 € klima-aldaketaren aurkako egokitzapen-planerako. Soberakina apirilean iristen denean, Olagain-Lizarkola pasealekua eta espazio publikoak hobetzeko partida bat sartuko dira.

Gizarte Zerbitzuen Sailean, 153.000 € bideratuko dira AGISSerako, hau da, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dituen gizarte-larrialdietarako laguntzetarako (GLL) Udalak ematen dituen laguntza osagarrietarako. Gazteentzako alokairu-laguntzetarako partida indartu da, 75.000 €-raino. Gainera, 28.100 €-ko partida erabiliko da 2021ean Eguneko Arreta Zentroa abian jartzeko. Eskola-materiala erosteko diru-laguntzak 15.000 €-ra indartu ditugu, eta haurrentzako Tratu On programa egiteko eta abian jartzeko 5.000 €-ra.

Euskara sailean, nabarmentzekoa da 20.000 €-ko partida, Martin Ugalderen ondareari balioa emateko erabiliko dena, hain zuzen ere haren jaiotzaren mendeurrenean, Andoaingo Udalak hainbat ekintza egiteko asmoa baitu. Era berean, 20.000 €-ko beste partida bat sartu da Garagorrieneako proiektua aktibatzeko.

Hezkuntza eta Kultura Sailak, Basteron andoaindarrentzako eskaintza erakargarria programatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, pandemiak eragiten duen ziurgabetasuna kontuan hartuta, jaiak eta kanpoko beste jarduera batzuk baldintzatuko baititu egoera honek. Berrikuntza gisa, 35.000 €-ko partida bat gehitu da tokiko ondarea garatu eta dinamizatzeko. Besteak beste, "Andoaingo erraldoien" miniatura-jostailuak egitea aurreikusi da haurrentzat. Hezkuntzan, Elkarrekin Podemosekin hitzartutako 25.000 euroko gehikuntza aurreikusten da, eta "Hezkuntza gunea" proiektua egituratzeko konpromisoa, 4.000 eurorekin.

Ekonomia Sustapena, Enplegua eta Gazteria Sailean, partida berri bat nabarmentzen da: Covid-19ak sortutako inpaktu sozioekonomikoa arintzera bideratutako laguntzetarako 100.000 euro, beharren arabera handituko dena. Berrikuntza gisa, 22.000 € aurreikusten dira SALKIN elkarteari laguntza teknikoa emateko, merkataritza- eta merkatu-estrategia prestatzeko, urteko 18.000 euroko hitzarmenari gehitzen zaizkiolarik. Aurten, gazteria dinamizatzeko zerbitzua lizitatuko da, eta 162.500 euroko partida erreserbatuko da. Azkenik, sailak Belabi ludoteka berria martxan jartzeko aurreikuspena jasotzen du, gutxi gorabehera 260.000 €-ko zenbatekoarekin, zeina gerakinetik osatuko baiten apirilean.

Berdintasun Sailean, berritasun gisa, 14.000 €-ko partida planteatu da, zainketa lanak nork egiten dituen diagnostikatzeko, azaroaren 25eko adierazpen instituzionalean hartutako konpromisoa betetzeko eta sexologia eta bikote aholkularitza-zerbitzua abian jartzeko, 10.000 €-ko partidarekin.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailean 20.000 €-ko partida aurreikusi da kirol-inbertsio eta -instalazioetarako, eta apirilean indartuko da, gerakina erabilgarri dagoenean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube