Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/01/29

Irungo etorkizunerako bermeak nahi ditugu

Egun batzuk barru eztabaidatuko dugun gobernu plana egungo koalizio gobernuak (PSE eta Elkarrekin Podemos - IU) geratzen den agintaldian egingo dituenak jaso beharko lituzkeen plana da. Tamalez, aurkeztu zaigun plana helburu zehatzik gabeko dokumentua da.
Irungo etorkizunerako bermeak nahi ditugu

Irunek aurrera egin dezan helburu eta proiektu argirik gabea. Izan ditzaketen asmoen adierazpen hutsa. Gobernu akordioaren hasierako hausnarketa, anbiziorik gabea eta Udalaren kudeaketa eraginkorra bermatzen ez duena.

Dokumentu honek ez du ez bermatzen ezta laguntzen ere, udal ekintzen betetze mailaren balorazio egokia egiten. Ezta gobernuak herritarrekin hartzen dituen konpromisoen jarraipen eraginkorra eta zehatza egiten ere. Ez guk, ez herritarrek, ezta gobernuak berak ere. Irunek agintaldian zehar gure hirian egin eta amaituko diren ekintzak zehazteko tresna bat behar du. Irunek 2020-2023 Kudeaketa Plan Estrategiko bat beharko luke, eta hala aipatu dugu behin baina gehiagotan. Izan ere, jakin badakigu, plangintza hiria behar bezala garatzeko eta garatzeko bermea dela. Egitasmorik gabe aurrera egitea, segurtasunik eta egonkortasunik gabe ibiltzea da.

Era berean, ezinbestekoa iruditzen zaigu Irungo Udalak GJHen ikuspegia, datozen urteetan garatuko dituzten ekimenetan eta proiektuetan egoki atxikitzea. Gizarteak oro har eta bereziki Irungo gizarteak lortu behar dituen helburuak dira hauek, ez bakarrik pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko, baita oraingo belaunaldiei eta, batez ere, etorkizunekoei bizitza duina bermatzeko ere. Baina ikuspegi hori atxikitzeaz gain, udalak, ezer baino lehen herritarrak kontzientziatu beharko lituzke. Hauen garrantzia helarazi, hauek identifikatzeko eta horiek praktikan jartzeko modua jakitera eman.

Irunek berme gobernu bat behar du. Ongi definitutako konpromisoak dituena eta data jakin batzuetan helburu jakin batzuk lortzeko lanean arituko dena. Gobernu gardena, etengabeko ebaluazioan dagoena, eta betetako kontuak zeintzuk izan diren jakitera eman duena. Betiere lehentasunak eta epeak zehaztuz. Udal gobernu arduratsu batek, herritarrekin ondo definitutako konpromisoak hartzera behartu beharko luke bere burua.

Hala ere, datorren astean, koalizio gobernu berriak Irunerako zehaztu duen etorkizuna eztabaidatuko dugu. Osoko bilkura horretan, oposizioko taldeek proposamen mugatuak egin ahal izango ditugu, eta hauek behin bozkatu ondoren gobernu programan sartuko direnak, baina gobernuarentzat lotesleak izango ez direnak. Hala jakinarazi zigun Santano alkateak pasaden astean izan genuen bozeramaile batzordean. Hau da, gobernua ez da onartutako proiektu edo ekimen berriak betetzera behartuta egongo, nahiz eta hauek osoko bilkuraren botoen gehiengoa izan. Joera guztiz alderdikoia, proposamen berriei leku uzten ez diona eta desberdinen arteko lankidetza ahalbidetzen ez duena. Akaso gobernuak ez du aintzat hartzen gainerako taldeen lana? Zertarako proposatu, gero agian ezer kontuan hartuko ez bada?

EAJ-PNVtik argi daukagu, Irunek etorkizuna duela elkarrekin aurrera egiten badugu. Positiboki, erantzukizunez, proiektu ilusionagarri, berritzaile eta gauzagarriekin. Eta guk baditugu proiektuak eta asmoak, hala nola; Via Irun anbizio handiagoarekin garatzea, gure hiria zatitzen duen trenbide arraila behin betiko ezabatuz, Bidasoaren integrazioa, behingoz irundarrek gure ibaiaz gozatzeko aukera izan dezaten, Hendaiaraino edo Hondarribiraino familia ibilaldiak egiteko, Txenperenean kirol instalazio egokiak eraikitzea, hiriko hainbat talde urteak zain egon ondoren, Irun Berdearen bitartez turismoaren sustapena, besteak beste, Siutz baserria aterpetxean berreraikiz, mendi ibiliak egiten dituztenek edo gure naturaz gozatu nahi dutenek aukera izan dezaten. Azken batean, gure apustua Irun berde, aitzindari, jasangarri, berdintasunezko, dinamismo ekonomikodun eta etorkizunekoa bultzatzea da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube