Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2021eko aurrekontuetan, gizarte politiken aldeko apustua berresten du Zarauzko EAJ-PNVk
EH Bilduk 2021eko udal aurrekontuei buruz prentsari egindako adierazpenen aurrean, EAJ-PNVk argi eta garbi utzi nahi du osoko bilkuran esandako guztia. 2021eko aurrekontuak inoizko aurrekontu sozialenak dira. Batzuei gustatu ez bazaie ere, Zarauzko EAJ-PNVk berretsi egiten du 2021eko aurrekontuetan ikuspegi sozialaren eta herritarren ongizatearen aldeko apustu irmoa egin duela."Gizarte Politika, Gizarte Zerbitzuen aurrekontutik haratago doan kontzeptua da. Besteak beste, herritarren ongizatearekin lotutako diru partida batzuen batuketa da", azpimarratu du Jesus Arana EAJ-PNV udal taldeko bozeramaile eta Ekonomia zinegotziak.
Gizarte Politikako aurrekontua 4.413.498,60 eurokoa da. Nabarmentzekoa da 932.806,62 euroko partida Gizarte Zerbitzuen arloko Administrazio Orokorrarentzat bideratua dagoena, 816.215 euro eguneko zentroarentzat, 513.188,00 euro laguntza ekonomikoetan, 400.000 euro etxez etxeko laguntzarentzat, 389.488,78 euro parekidetasuna sustatzeko eta 288.500 euro immigraziorako eta kooperazioarentzat.
Gizarte Politiketatik haratago, aurten Hezkuntzari eta Kulturari ere garrantzi berezia eman zaio Udal aurrekontuetan. "Gastu eta inbertsioari dagokionez, Orokietako patioaren estaldura eta egokitzapena (300.000 euro) eta lokalen egokitzapena (150.000 euro) jasotzen dira arlo horietako aurrekontuan", azpimarratu du Aranak.
Inbertsio garrantzitsuenen artean daude, halaber, semaforoak egokitzea (146.094 euroko aurrekontua du), instalazio termikoak berritzea (100.000 euro), Modelo Aretoaren ekipamendua berritzea (93.170 euro) eta gaztetxe berriako egokitzapena (50.000 euro).
Amaitzeko, gastu politika sailkapen ikuspegitik 2021eko aurrekontuen banaketa ikus daiteke. “Berriro ere, nabarmena da herritarren ongizateak duen garrantzia”, gaineratu du Aranak.
Gizarte zerbitzuetarako eta gizarte-sustapenerako aurrekontua nabarmentzekoa da, 4.413.498,60 eurokoa delarik. Ondoren, Kulturara bideratuko den aurrekontua dago 4.242.125,18 eurorekin eta Etxebizitza eta Hirigintzakoa 4.187.205,19 eurorekin. Aipatzekoak dira, halaber, Kirolerako aurrekontua (3.089.387,73 euro), Hezkuntzakoa (2.079.644,75 euro) eta Ingurumenekoa (1.847.710.21 euro).
Laburbilduz, eta Udalbatzan adierazi bezala, “COVID-19aren pandemiak sortutako ondorioei aurre egiteko aurrekontu egokienak direla uste dugu. Herritarren beharrei eta kaltetuen suertatu diren sektoreei zuzenduak eta herriko etorkizuneko garapenarekin konprometituak”, burutu du EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31