Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/01/23

Gipuzko Buru Batzarraren komunikatua

EAJ-PNVk salatu du, berriz ere ezezagunek pintadak egin dituztela Arrasateko eta Oñatiko batzokietako paretetan.
Gipuzko Buru Batzarraren komunikatua

EAJ-PNVk arbuiatu egiten ditu ekintza horiek. Gure herrian erabat lekuz kanpo dago jokabide hori; izan ere gure herriak bakean bizi nahi du eta gaitzetsi egiten du horrela jokatzea.

Era berean, bakarren batzuk setan itsututa jarraitu arren, Eusko Alderdi Jeltzalea ziur dago aldi berri batean gaudela; nolanahi ere, oraindaino bezala, aldi honetan ere beharrezkoak izango ditugu euskal gizartearen gehiengoak dauzkan  irmotasun eta pazientzia demokratikoak, bizikidetza nahasten duten jokaerak eta gertaerak behingoz desagerrarazteko. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube