Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/01/22

Irun berde baten alde

EAJ-PNVtik urteak daramatzagu Irun berde baten aldeko apustua egiten. Non naturak izan beharko lukeen lehentasuna eta protagonismoa berreskuratzen duen; Txingudiko padurak, Bidasoako ingurua, Plaiaundiko parke ekologikoa, Aiako Harriko parke naturala, Hirugurutzetako ingurua, Meaka, Olaberriako harana.
Irun berde baten alde

Turismo berdea potentzial handiko jarduera da, ingurune ekonomikoan dinamismoa sortzen lagun dezakeena. Halaber, ondare historikoa, kulturala eta ingurumenekoa kontserbatzen lagun dezake ere turismo mota honek, hauei balioa emanez. Jakin badakigu pandemia egoeran gaudela eta ez dela momentu egokiena horrelako alor bati bultzada emateko, baina gure taldeak uste du, denbora bitarte honetan oso baikorra izango litzatekeela gure hiriko landa inguruneek duten potentziala eta aukerak behar bezala aztertzea. Horregatik, guk beharrezko ikerketak egin ondoren, berreraikuntzako, birnaturalizazioko, berreskurapeneko eta konexioko hainbat ideia eta proiektu landu ditugu.

Besteak beste, interesgarria deritzogu Meaka auzoko Siutz baserria berreraikitzea eta hala gure hiria bisitatzen duten pertsonei gure hiriko ingurune berde eta naturalez gozatzeko aukera eskaini ahal izatea. Halaber, Aiako Harriko Parke Naturala eta Plaiundiko Parke Ekologikoa sustatzearen aldeko apustua egin behar dela ikusten dugu, aisialdia eta naturaren kontserbazioa bateragarri egiteko. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaigu, Hondarribia-Irun-Hendaia hirien arteko oinezkoentzako pasealekuaren eta bidegorriaren proiektua berreskuratzea. Apustu hori duela urte batzuk aurkeztu genuen, eta ibilbide atsegin eta iraunkor baten bidez hiru hiriak lotu nahi dituen proiektua. Bidegorriak, gainera, Plaiaundiko Parke Ekologikoa Meaka auzoarekin lotzeko aukera emango luke, eta, aldi berean, Aiako Harriko Parke Naturalarekin eta Hirugurutzetako meatze ingurunearekin elkarlotuko litzateke.

Irun, gainera, ingurune turistikoz inguratuta dago: Gipuzkoako kostaldea (Hondarribitik Mutrikura) eta Lapurdiko kostaldea (Hendaiatik Baionara). Nafarroako Bortziriak eta Baztan eskualdeak ere gertu ditu Irunek. Gero eta bisitari gehiago hurbiltzen da Euskadira, gure lurraldea ezagutzeko eta esperientzia paregabe eta errepikaezinak bizitzeko asmoz. Egia da mugimendu horiek guztiak gutxitu eta murriztu egin direla egoera berri honen ondorioz, baina Irunek sektore horrek eskain dezakeen aukera aprobetxatzea aurreikusi behar du. Ez dezagun ahaztu aipatutako hiru korridore turistikoak lotzen dituen hiria garela.

Irunek potentziala du, mendia, historia, ibaia eta badia ditu. Baina, era berean, apustu publiko sendoa behar du, baita asmo handiko planteamendu berritzaile eta koordinatu bat ere. Tamalez, erronka hau ez da orain arte garatu nahi izan. Udal gobernuak Irun Berdearen inguruan egin dituen ekintza urriak besterik ez dira ikusi edo errepasatu behar. Jarduera sakabanatuak eta asmo gutxikoak. Ekimen hauek funtziona dezaten, gure taldeak argi du udal gobernua gainerako administrazioekin koordinatu beharko litzakeela, baita hiriko hotel establezimenduekin ere. Irun ez da isolatuta geratu behar, sinergia partekatuak bilatu behar dira.

Gure taldeak Irunek dituen aktiboei balioa ematearen alde egiten du, bai eta merkatu desberdinen aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko duen turismo eskaintza bereizi bat eratzeko modua aztertzearen alde ere. Inplikatutako eragile guztiekin hausnarketa estrategiko bati ekin beharko genioke, kalitatezko turismo eskaintza lehiakor, berritzaile eta profesional bat eraikitzeko eta sustatzeko. Era berean, interesgarria ikusten dugu, Irun, modu zehatzean kokatzen lagunduko duten turismo esperientzia berriak garatzea. Aprobetxa dezagun daukagun guztia, gure hiriaren berezitasuna ordezkatzen ez duten erakargarri turistiko eraginkorrak sortu beharrik gabe.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube