Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro berri bat izango du Villa Salian
Zentroa hartuko duen eraikina birgaitzeko aurrekontua 2.1 milioi eurokoa daTokiko Gobernu Batzordeak onartu du Villa Salia eraikinean (Jaialai pasealekua, 17) etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat jartzeko exekuzio proiektua. Bertan familien programa bat garatzea ere aurreikusten da.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, "proiektu hau Udalaren Gizarte Ekintza sailaren lehentasunezko helburuen artean dago, etxerik gabeko pertsonei laguntzeko lokal bat jartzea, eta eraikin honek zeregin horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen ditu".
Villa Salia 1.200 m2 inguruko jabetza eta zerbitzu publikoko lurzati batean dago, eta gaur egun irakaskuntzarako (helduentzako hezkuntza) erabiltzen da osorik. Jarduera hori egiten jarraituko da eta eraikinaren erabilera berriarekin batera biziko da.
Proiektuak proposatzen du eraikina egokitzea etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroaren funtzioa bete dezan, honako espazio hauek egokituz: garaje-pabiloia, erdisotoko solairua eta Villa Saliako beheko solairuaren zati bat. Beheko solairuaren beste aldea eta lehen solairu osoa hartzen dituzten gainerako espazioak familien programara bideratuko dira.
Etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroaren laguntza-erabilerak, laburbilduz, erabiltzaileentzako espazioak eskatzen ditu, hala nola harrera-gune bat, egonaldirako gunea, jantoki soziala, erizaintzako eta podologiako kontsultak, bulego profesionalak, aldagelak eta komunak, armairuak, bai eta langileentzako guneak eta eremu osagarriak ere, hala nola bilera-gela, egongela, aldagelak eta komunak, harrera-gela, hainbat biltegi, sukaldea, garbiketa-gela eta instalazio-gela.
Familien programan, berriz, beheko solairuko sarbidea, biltegia eta harrera-haurtzaindegia daude.
Jarduera honen aurrekontua 2.100.547 eurokoa da, eta eraikinaren jatorrizko balio arkitektonikoak galdu gabe gauzatuko da.
ADIF trenbide-pasagunea
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) arteko jarduketa-hitzarmena, Martutene auzoko Okendotegi bidean dagoen Madril-Hendaia lineako trenbide-pasabidea kentzeko.
Trenbide-pasabide hori kentzea errepideen, bideen eta trenbidearen erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko eta hobetzeko da, eta ADIFek osorik egin eta finantzatu beharreko jarduketa da.
Hau bi fasetan egingo da: batetik, trenbide-pasabidea itxiko da eta trafikoa desbideratuko da, eta, bestetik, Hipika Bidean, ibilbide alternatibo gisa, aurrekoa ordeztuko duen gaineko pasabide berri bat eraikiko da.
Ondarretako harriak
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Aranzadi Zientzia Elkarteari esleitzea Ondarreta hondartzatik agregakinak kentzeko laguntza tekniko-zientifikoaren zerbitzuaren kontratua.
2021eko urtarrilaren 20an kontratua formalizatzen denetik urte bereko ekainaren 30era arte iraungo du kontratua, eta urtebeteko luzapen bat izan dezake. Hasierako epearen gehienezko aurrekontua 12.929 eurokoa izango da eta luzapenarena 28.800 eurokoa.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31