Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Asmo handiagoko Via Irun-en alde egiten dugu
Talde jeltzaleak, hiria banatzen duen zuloa ezabatzen eta honen bi aldeak lotzen dituen trenbide gunearen berroneratze globalaren aldeko apustua nabarmendu duGaur goizean, gure taldeak Via Irunen alde egindako apustua berretsi du. Txingudi badiako oinezkoentzako konexioa bai, eta Irun bidea ere bai. Hori bai, duela bi urtetik hona iragarri dugun bezala, asmo handiagoko Via Irun-en aldeko apustua da gurea. Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak 2011n sinatutako erakunde arteko protokoloak jasotzen duena.
Etorkizuneko ikuspegi eredugarria eta kalitatezkoa duen Via Irun babesten dugu, guztira 362.000m2-ko azalera kontuan duen proiektua; Belascoeneatik Anzaraneraino doana, auzoen arteko mugikortasuna hobetzen duena, bide konexio berriak eratzen dituena, trenbideak estali eta espazio publiko handi bat sortzen dituena, eta trintxera desagertuaraziz, egungo geltokia eraldatu eta topoaren trazadura Adifeko trenbideen ondoan lekualdatzen dituena.
Zoritxarrez, Santano alkatearen apustuak ez du betetzen goian aipatutako erakunde arteko protokoloan adostutakoarekin, ezta Irungo herritarrei zin egindakoarekin ere ez. Irungo Bidearen proiektuak ez du aurreikusten trenbide-arrakala handia kentzea, trenbideak estaltzea, ezta auzoak lotzeko ardatzak ere. Santanok eraldaketa handi gisa aurkezten duen proiektua, geltoki berri batera mugatzen da, Aduana zaharraren eraikina zaharberritzera eta hainbat etxebizitza eta lokal bloke eraikitzera. Eta hau ez da nahikoa. Badirudi, Santanorentzat, Irunen etorkizuna izan beharko lukeen proiektua, etekin politikoa ateratzeko proiektua besterik ez dela.
Tren geltokia berritzea ondo dago, baina ez ginateke horrekin bakarrik konformatu beharko. Trenbideak estaltzea eta espazio hori bere osotasunean berroneratzea kontuan hartu behar du udal gobernuak. Via Irun-ek, Iruni etorkizun hobea emango dion proiektua izan behar du, gure hiriaren bi aldeak elkartzeko hirigintza iraultza, eta ez Santano eta Adifentzat ad hoc proiektu bat. Are gehiago, topoaren trenbideak bere trenbide-plataformara eramateari dagokionez, oraindik ez dakigu Adifen jarrera zein den. Gure hiria erabat birsortzeko ezinbesteko oniritzia.
Dena den, "Next Generation" Europako funtsen aurrean gaude. Irunek eskura ditzakeen funtsak, oraindik estatuak zehaztu ez dituen deialdien bitartez. Baliabideak jasotzeko eta proiektu hau aktibatzeko aukera paregabea da hau. Baina, era berean, Irungo Udalak zuzendu eta hobetu egin behar du Santanok Via Irunekiko duen planteamendu eskasa, eta Espainiako estatuak ere Irunekin duen zor historikoari erantzuna eman behar dio.
EAJ-PNVtik gobernuak Via Irunek izan beharko lukeena birplanteatzea espero dugu. Geltoki berri batek gure hiriaren etorkizuna ez baldintzatzea. Egin dezagun gure hiriaren bi aldeak batzeko eta espazio publiko berri, zabal eta berdeak sortzeko apustua. Irungo hiri-metamorfosia izan behar da Via Irun, hiriaren etorkizuna. Santanori eskatzen diogu anbizio handiagoa izan dezala eta lanari ekin diezaiola. Gure laguntza eta babesa eskaintzen dizugu, hemen eta baita Madrilen ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31