Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Amarotz auzoan botikina jartzeko prozedura abiarazi du Eusko Jaurlaritzak
Udalerriko farmazia-bulegoetako titularrei informazioa helarazi zaie, botikina sortzeko baimena eskatu eta beren proposamenak egin ditzaten. Horretarako, 2 hilabete izango dituzte eta ondorengo aztertuko ditu Farmazia Zuzendariak jasotako proposamenak.Amarotzen kokatutan zegoen botikina Larramendi auzora lekualdatu ostean, Amarozko Auzo Elkarteak eskatuta, Tolosako Udalak Amarotz auzoan botikina jartzeko egokitasuna baloratzeko eskaera egin zion Osasun Sailari 2020ko urtarrilaren 29an.
Farmazia Zuzendariak, uztailaren 27an aiapaturiko eremuan botikina jartzea bidezkoa ez zela ebatzi ondoren, Tolosako Udalak ebazpen honen aurkako errekurtsoa jarri zuen.
Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, Tolosa farmazia bulegoz hornituta egonda ere, urruntasunagatik eta gertueneko establezimenduarekin harremanetan jartzeko zailtasunagatik, ontzat eman zen botikina ezartzeko eskaria eta urtarrilaren 5ean onartu zen Udalak ezarritako errekurtsoa.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak botikina jartzeko baimena eman du eta ezartzeko prozedura hasi du.
Udalerriko farmazia-bulegoetako titularrei informazioa helarazi zaie botikina sortzeko baimena eskatu eta beren proposamenak aurkeztu ditzaten. Horretarako bi hilabeteko epea dute.
3 kokaleku posible:
Botikina sortzeko interesa duten farmazialariek alokatuko duten lokalari buruzko informazioa erantsi beharko dute beren proposamenean. 3 aukera posible daude: Amarotz 9, Amarotz 24-A eta Amarotz, 31.
Prozedura abiarazi bada ere, ebazpen honen aurka oraindik ere errekurtsoak ezarri daitezke. Proposamenak jaso ostean, aipaturiko 2 hilebete horiek igarota, horiek aztertzeari ekingo dio Farmazia Zuzendariak eta ondoren, proposamen bakoitzaren puntuazioarekin ebazpena argitaratuko da. Ebazpena argitatuta ondoren, honen aurkako helegiteak aurkezteko epea zabalduko da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31