Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal Gobernuari eskatzen diogu bete ditzala Irungo Zarataren Aurkako Ekintza Planaren betebeharrak
Talde jeltzaleak adierazi du udal-gobernuak uko egiten diola gehiegizko ingurumen-zarataren arazoariKutsadura akustikoa, ikusezina bada ere, izugarri kaltegarria izan daiteke osasunerako. Batez ere auzokideen arteko ondoezak eta bizikidetza arazo kezkagarriak eragiten dituenean. Egia da, gaur egun, konfinamenduaren eta osasun-neurrien ondorioz, inguruneko gehiegizko zarata hori gutxitu egin dela, baina, horregatik, Udalak ez du ahaztu eta saihestu behar arazo horren aurkako ekintza-plana. Izan ere, lehenago edo geroago, arazoa itzuli egingo da. Bizi dugun pandemia egoerak hobera egingo du, eta gobernuak bere lana orain egiten ez badu, Irunek berriro jasango du arazo hori.
Zarata hainbat iturritatik etor daiteke; ibilgailuen trafikotik, eraikuntza lanetatik, zaharberritzetik, gaueko aisialditik... Urteetan irundarron egunerokotasunean indarrean izan den gaia da. Horregatik, Udal gobernuak arazo honi gogor heldu behar dio, ahal bezala murrizteko. Hala jasotzen du gainera, 2017an onartutako Zarataren aurkako Ekintza Planak. Berez, 2021erako, zarata murrizteko helburuak lortzeko jarduerak zehazten dituen plana. Tamalez, oraindik, ez dira Planeko neurri asko martxan jarri. Hala nola; zaharkituta dagoen 2004ko Zaraten eta Bibrazioen Udal Ordenantza eguneratzea, hau 213/2012 Dekretuaren asmo handienetara egokituz, zarataren mugak txertatzea dezibelioak kontrolatuz, ekitaldi publikoetan eta kanpoko kontzertuetan, irisgarria izan beharko lukeen gure kaleetan neurketa akustikoen informazioa izatea ahalbidetuko duen tresna bat ezartzea, etab. Honen harira, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak ere egin beharko lituzke udalak, gehiegikeriaren kaltegarritasuna hezteko eta zabaltzeko. Lau urte hauetan, ordea, ekimen hauek ez garatzeaz gain, gobernuak ez du udal aholku-kontseilu bakar bat ere deitu. Hortaz, ez hiriko gizarte eragileek, ez Auzo Elkarteek, eta ezta talde politikoek ere ezin izan ditugu, Ekintza Planean hartutako neurriak ebaluatu eta kontrolatu. Eta Udal Gobernuak ez digu noski lortutako emaitzen berri eman.
Gobernuak ez al du kutsadura akustikoa arazo larritzat hartzen? Edo ez al zaio Plan honi heldu nahi izan arazo garrantzitsu bat egotea oso deserosoa eta azalekoa delako? Politikan, ez da deserosotasuna lehenetsi behar, ezta interes indibiduala edo alderdikoia ere. Irunentzat etorkizun hobe baten alde gaudela benetan esan ahal izateko, egungo arazo guztiak arintzen joan behar dugu, eta horietako bat inguruneko zarata da.
Hain da horrela, EAJ-PNVk denbora daramagula arazo honi erantzuteko neurriak planteatzen. 2020ko aurrekontuetan, esaterako, zarataren aurkako pantailak jartzeko beharra aztertzeko partida bat proposatu genuen, Alcaldía de Sacas kalearen inguruan, Zaisa III bidearen aurrean, eta Anzaranen, Adif-eko trenbidearen aurrean. Era berean, dezibelio neurgailuak erostea proposatu genuen, hauek espazio publikoetan jartzeko. Hala Udal kudeaketaren gardentasuna sustatzeko eta zarataren aurkako hezkuntzari buruz kontzientziatzea ahalbidetzeko. Hala ere, gaur egun oraindik, ez da ez azterketarik kontratatu ezta dezibelioen neurgailuak jarri ere.
Irunen dagoen kutsadura akustikoa arintzeko udal gobernuak lanean hasi behar du. Mehatxu ikusezin horren eragina murriztu behar da. Txantxa badirudi ere, Covid19a aukera bat eskaintzen ari zaigu. Arazoari aurrea hartzeko aukera. Zaratari irtenbidea ematea lehentasuna da. Lehen bai lehen herritarrak hainbeste kezkatzen dituen kutsadura foku horri egoki erantzun behar zaio.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31