Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/12/30

Pozik gaude Eusko Jaurlaritzak Txingudiko badia hobetzearen aldeko apustua egin duelako

Bizi dugun pandemia egoera ikusita, joan den udan, Europar Batasunak 1,8 bilioi euroko funtsak onartu zituen, Europa Covid 19ren osteko Europa berreraikuntzen laguntzeko. Ekologikoagoa, digitalagoa eta erresilenteagoa sustatzeko.
Artxibo irudia

Honen harira eta oposizioko talde nagusi gisa, hausnarketa bat egin genuen eta udal gobernuari ikuspegi orokorreko proiektu bat aurkeztu genion. Gure hiria hobetzeko proiektu interesgarri bat, jatorri gisa Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta Irungo Udalak ere parte hartzen duen Txingudiko 2015-2026 Plan Zuzentzailea zuena. 

Egitasmo honek, gaur egun Bidasoaren ertzeko eta degradatuak, sarbiderik gabeak eta ingurumen balio handiko tarte naturalak berreskuratzea du helburu. Hala hauek gure hiriko hiri eremuan integratuz, eta irundar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko ahalbidetuz. Udal Gobernuak, zoritxarrez, egin genuen proposamenari ez zion jaramonik egin, eta modu saihestuan, inolako arrazoirik gabe, ez zuen proiektua Irungo proiektuen zerrendan sartu.

Alabaina, Iñigo Urkullu lehendakariak atzo aurkeztutako eta 188 proiektu jasotzen dituen dokumentuan, Euskadi Next Generation bezala ezaguna denean, Txingudiko badiaren inguruko natur guneen konektagarritasuna hobetzeko Gida Planari bultzada ematea, atxikitzen da. Oso albiste ona Irungo hiritar guztientzat.


Era berean, orain gobernu zentralaren onespenaren zain dagoen Euskadi Next Generation dokumentua aztertu ondoren, lurraldetzen ez diren beste hainbat gai jorratzen direla ere ikusi dugu, besteak beste; garraioaren eta hondakinak biltzeko ibilgailuen elektrifikazioa, administrazioaren digitalizazioa eta Smart City-a, alokairuko etxebizitzak, eraginkortasun energetikoa... Irunek jasoko dituen beste hainbat laguntza eta irundar guztiontzat ere onuragarriak izango direnak. Pixkanaka dokumentua xehetasunean aztertzen joango gara, eta espero dugu gobernu zentralak, Irunentzat ona den hori, arazorik gabe onartzea. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube