Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/12/19

Getariako EAJk 2021eko aurrekontuen aldeko bozka eman du aurreko urteetan jeltzaleek proposatutako proiektuak barneratu direlako eta hobekuntza proposamenak onartu dituelako Udal Gobernuak

Getariak aurreko urteetan proposatu eta barneratutakoak honakoak izan dira Gaztediarentzako zuzeneko partida, Elkanoren proiektua herritartatzeko ahalegin erreala egitea, herriko aktibitate ekonomikoa sustatzeko partida, gizarte ongizateko beharren ikerketa, Zenefa ezartzea Alde Zaharrean, eta herri bideak eraberritu, egokitu eta mantentzea.
Getariako EAJk 2021eko aurrekontuen aldeko bozka eman du aurreko urteetan jeltzaleek proposatutako proiektuak barneratu direlako eta hobekuntza proposamenak onartu dituelako Udal Gobernuak

Getariako EAJk akordioa lortu du EH Bildurekin eta 2021eko aurrekontuaren alde bozkatu zuen pasa den azaroan ospatutako Osoko Bilkuran. Aldeko bozka bi arrazoi medio eman zuen Udal Talde jeltzaleak: batetik, EH Bilduk aurkeztutako aurrekontu proposamenean EAJk aurreko urteetan proposatutako proiektuak barneratuta egotea eta, bestetik, aurrekontuak osatzeko jeltzaleentzat ezinbestekoak ziren ekimen-proposamen guztiak onartu izana.

Jeltzaleek azaldu dute aurrekontu hauek “Covid-19ren aurrekontuak dira. Gauza bat argia da,  pandemia honek eragin zuzena duela aurrekontuetan,  eta 2020 urteko ondorioak pairatzen jarraituko dugu. Hortaz, herritarren eta herriaren beharrizanei erantzuten jarraitu behar dugu, bereziki indar berezia jarriz herritarren babesean eta ehun ekonomikoaren zein enpleguaren sustapenean. Behar gehiago eta bereziagoak daude, jakitun gara etxe askotan eragin zuzena izan duela pandemiak, batzuk  ERTEan, beste batzuk lanik gabe, edo ezjakintasunean pertsiana irekitzeko aukera izango duten.  Gure apustua zuzena da eta Udalak  herritarren babeserako instrumentua izan behar duela pentsatzen dugu,  eta pandemiak kolokan ezarri dituen bizi proiektu horiei guztiei mantentzen lagundu behar diegu,  gizarte beharrizan behar dituztenetatik hasi eta ostalari, merkatari, eta autonomoetara bitarte”.   

Udalak herritarren ongizatean inbertitu behar duela nabarmendu du Udal Talde jeltzaleak: “Gastua nahiz eta handitu, baliagarria bada, gastu hori inbertsio da, gure herriaren garapenean eta herritarren ongizatean inbertsio”.

Jeltzaleek, gizarte ongizatea lehenetsi, garapen ekonomiko jasangarria bultzatu eta Getariaren etorkizunerako oinarrizkoak diren proiektu estrategikoak abian jartzeko konpromisoa dute, eta hiru adar horien baitan garatu da 2021eko aurrekontuaren negoziaketa azken hilabeteetan. “Pozik” agertu dira, Udalak jeltzaleen eskakizunak aintzakotzat hartu dituelako.

Hori oinarri, aurrekontuaren alde bozkatu dute “EH Bilduren aldetik, beste urte batzuetan EAJk proposatutako proiektuak kontuan hartu direlako aurrekontua osatzerako orduan.  Horrek asko erraztu du lanketa. Eta baita, aurtengoan egindako hobekuntza proposamenak onartu izana.

Honakoak dira aurten EAJk aurrekontuan txertatutako ekimenak:

  • Garapenerako honako proiektuak barneratzea lortu du Getariako EAJ-k honako proiektuetarako: Banda Zabal Ultrazkarra landa guneetara iristeko lanak burutzea, auto elektrikoen karga puntuak ezartzea, herrian coworking espazioa zabaltzea, herriko merkataritza biziberritzeko Plan Estrategikoa idatzi eta garatzea, eta Covid-19ari aurre egiteko laguntzekin jarraitzea.  
  • Hirigintza alorrean Aldamar  Parkea estaltzeko aurreproiektua idaztea eta herribideen hobekuntza eta zaintza.
  • Kultura alorrean, Elkano herritartze proiektua. Kirol atalean, Padel pista azpian  aldagelak eta dutxak egiteko proiekturako; Turismoan, Etxebizitza Turistikoen azterketa egitea.
  • Gizarte Ongizatean, pertsona helduentzako parkeak ezartzea. Horrez gain, oinarrizko beharrei erantzuteko etxebizitza baten sorrera ere egiteko proposamena ere luzatu da, etxegabetze, tratu txarrak…. Izaten den kasuetan udalak alternatiba bat herrian eduki eta artatu dezan.

Horrez gain, aurreko urteetan EAJk proposatutako honako proposamenak barneratu dura aurrekontuan:

  • Gaztediarentzako zuzeneko partida bat (2016-2017-2019)
  • Elkanoren proiektua herritartatzea (2016-2017-2019)
  • Herriko aktibitate ekonomikoa sustatzeko aurrekontua (2016-2017-2018-2020)
  • Gizarte ongizateko beharren ikerketa (2018)
  • Zenefa Alde Zaharrean (2019)
  • Herri bideak eraberritu, egokitu eta mantentzea (2019) 

EAJren Udal Taldeak balioan jarri du aurrekontuen adostasuna: “urteko tramite garrantzitsuena da Udalarentzako, urte osoko jarduna baldintzatzen baitu. Eztabaidatu dugu eta lana eta proiektuak puntu amankomun batera eramatea lortu dugu. Argi adierazi behar dugu uneoro jeltzaleek eskua luzatua izan dugula legealdi hasieratik hasita. Orduan Koalizio Gobernua eskaini genion EH Bilduri, eta ez zuten nahi izan. Orain elkarlanean jardutea tokatzen da, orain arte EH Bilduren Udal Gobernuak hitzez saldu bai, baina egikaritu ez duen elkarlan baterako bidea. Eskua, beste behin, zintzoki luzatua dugu, baina oso adi eta kritiko jardungo dugu konpromiso guztiak bete ditzan gobernuak herriaren mesedetan”.

“Onartu da, eta orain exekuzioa dator. Akordioak betetzeko daude, eta aurrekontua exekutatzea eskatzen diogu Udal Gobernuari. Hori bermatzeko lan egingo dugu” nabarmendu dute jeltzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube