Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
San Sebastian egun seguru eta parte-hartzaile bat etxetik
Donostiako Udalak hiriko danborrada eta hezkuntza zentroei San Sebastian egunerako proposamena helarazi die, hain zuzen ere, bide publikoan ekintzarik izango ez duen San Sebastian egunaDonostiako Udalak 2021eko San Sebastian egunerako proposamena helarazi die haur zein helduen danborradetako ordezkariei. Udalak propoamena aurkeztu die gaur arratsaldean egin den bileran, eta COVID-19aren egoerari egokitutako proposamena da. Horretarako, Udalak azken hilabeteotan helduen zein haur danborradetako ordezkarien proposamenak kontuan hartu ditu.
Udalak hiru ekintza proposatu ditu, nahi duten donostiar guztiek San Sebastian eguna ospatu ahal izan dezaten, betiere, segurtasuna, parte-hartzea, jaia posible egiten duten eragileen iritzia errespetatuz, eta bide publikoan ekitzarik antolatu gabe.
Lehenengo ekintza hiriko balkoietan eta leihoetan Donostiako bandera jartzeko deia izango da. Helburua da, hiriaren egun handiena oroitzea. Balkoiak eta leihoak izan dira 2020an zehar elkartasuna eta batasunaren adibiderik garbiena. Hori dela-eta, izpiritu hori berpiztu nahi da hiriko bandera jarrita, izan ere, donostiar guztiak batzen gaituen elementua da. Hortaz, egun horretan kalera paseatzera ateratzen diren pertsona guztiak Donostiako banderaz inguratuta egingo dute.
Era berean, nahi duten donostiar guztiek etxetik parte hartu ahal izango dute banderaren igoera bateratu batean. Hori izango da Udalaren bigarren ekimena. Eta horretarako, bandera igoera berezia antolatuko du, hiriko danborrada guztietako ordezkarien laguntza bilatuz, eta Udalaren eta Donostiako Festak atalaren Youtube kanalen bitartez. Helburua da, donstiar guztiak elkartzea, bai hirian daudenak baita munduko edozein tokitan daudenak ere, etxetik danborrada bat egiteko. Eta emanaldi horretan danborrada ezberdinetako hainat ordezkarik Sarriegiren doinuak joko dituzte.
Ginera, Donostiako haur guztiek hiriko egun handienaz goza dezaten, Udalak haur danborradaren konpainia guztietako trajeen irudiak deskargatzeko aukera emango du. Helburua da, haurrek euren ikastetxe edo konpainiako trajea koloreztatzea eta balkoietan jartzea. Halaber, Donostiako Festak hainbat erakusketa antolatzen saiatzen ari da haur danborradako konpainia guztietako traje eta estandarteak erakusteko.
San Sebastian egunaren aurreko astean Txistularien Udal Bandaren ohiko kontzertu berezia egingo da. Aurten Santa Maria Baselizan egingo da.
Hurrengo asteetan proposamen hauek guztiak gehiago zehaztuko dira. Helburua da, urtarrilaren 20an San Sebastian egun seguru eta parte-hartzaile bat bizi ahal izatea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31