Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/12/17

Kalte arinak dituzten bergararrentzat eguneko zentroa egokitzea eskatzen du bergarako EAJk

3. adineko Bergararrentzat zerbitzu gehigarria eskaintzea proposatzen dugu, batetik, beraien garapenean laguntza eskaintzeko eta bestetik, horien familiei zaintzarako laguntza gehigarri bat eskaintzeko
Kalte arinak dituzten bergararrentzat eguneko zentroa egokitzea eskatzen du bergarako EAJk

Badira 2 urte San Joxepeko lokalean kokatzen zen (Boni Laskurain)  eguneko zentroa Ernai kalera mugitzeko proiektua hasi zela.  Proiektu horri esker 24 erabiltzailetik 40 erabiltzaile izatera pasa da eguneko zentroa, nahiz eta orain, osasun egoera larrialdia dela eta 25 erabiltzaile bakarrik izan.

Osasun larrialdia hasi zenetik, eguneko zentroak itxi, murriztu eta egoera berrira egokitu behar izan dute, baina dagoeneko martxan da herritarren beharrei erantzuntako. Argi dago, pandemiaren ondorioz 3. adinekoen zaintza  familia askorentzat arazo bihurtu dela, eta horregatik, udalak dituen baliabideen ekonomiko eta pertsonalaren kudeaketa egokia egitea eskatzen diogu gobernuari.

Urtebete daramagu bai batzordean eta baita ohiko bilkuran ere proposamen hau lantzeko eskaera egiten, baina momentuz lanketarako gunea ez da iritzi. Are gehiago, udal gobernuak aurkeztu berri duen Plan Integralean ere proiektu hau ez zen zehaztu. “Gainera, Udal Gobernuak, ongizateko batzordeetara joateko aukera ukatu digu, egutegi arazoak aitzakia jarrita. Gogoratu behar dugu batetik, batzordeen helburua oposizioko alderdiei udal jardunaren berri ematen dela eta bestetik, gobernuak 2 liberatu oso eta 3 jardunaren herenarekin dituztela, guk ordea bakarra”. Elena Lete EAJ Bozeramailea.

Hori dela eta, Bergarako EAJk proposamena landu eta garatu du. San Joxepen eguneko zentro bat irekitzea proposatzen dugu autonomoak diren edo mendeko arinak diren herritarrentzat. Udalaren kudeaketaren menpe egongo litzateke. Adinekoei arreta eskainiko lieken aldi baterako edo etengabeko zerbitzua izango litzateke, eta asistentzia eta prebentzio zerbitzua eskainiko lituzke, erabiltzaileari etxean egoten laguntzeko, gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzu psikosoziala eskainiz.

Udalaren eskumenekoa izan arren, Aldundiarekin eta, nola ez, San Joxepe elkarteko kideekin elkarlanean garatu beharreko proiektua dela uste dugu, bertan garatzen diren ekimenak/ekintzak une jakin batzuetan bateragarriak izan baitaitezke.

Hori dela eta, zentroa adineko autonomoentzat edo mendetasun arina dutenentzat jartzea proposatzen dugu, BDVn 25 puntu baino gutxiago aitortuta izan edo ez, betiere 65 urtetik gorakoak, hauskortasun-egoeran badaude.

Bergarako EAJk uste du beharrezkoa eta premiazkoa da proiektua, Bergararren ongizatea bermatzeko, are gehiago bizi dugun osasun-krisiaren aurrean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube