Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/12/11

Mikel Arregik amaiera emango dio bere ibilbide politikoari eta Alexander Huitzik hartuko du haren lekukoa

2019ko ekainaz geroztik MIKEL ARREGI zinegotzi lanetan aritu da, zehazki Udaleko Euskara sailaren ardura bere gain hartu du. Aste honetan bertan, zinegotzi karguari eta honekin dagozkion betebeharrei uko egin die. Modu honetan, amaiera emango dio urte luzez Udalgintzara eskainitako ibilbide politikoari.
Mikel Arregik amaiera emango dio bere ibilbide politikoari eta Alexander Huitzik hartuko du haren lekukoa

1991ean eman zuen saltoa udalgintzara, Juan Mari Artola zerrendaburuaren hautagaitzan parte hartuz. 1991etik 2007rarte etenik gabeko jarduera burutu zuen zinegotzi bezala Andoaingo Udalean; 1999ko eta 2003ko udal hauteskundeetan gainera EAJ-PNVk alkate izateko hautagai gisa joan zen, azken hauetan garaile atera zelarik. Garai gogorrak ere pairatu behar izan zituen urte hauetan guztietan, baina erronka desberdinei aurre egiten jakin zuen, alderdiaren eta batez ere herriaren alde lanean jarraituz.

Sail ugari jorratu ditu Mikelek: Euskara, Kultura, Kirola, Hirigintza... eta besteak beste Kiroldegiaren eta Basteroren eraikuntzan parte hartu zuen, maiatzaren 3ko ezpata dantza martxan jartzen lagundu zuen, edo egungo buruhaundi eta erraldoiak martxan jarri zituen. Ekimen horietan guztietan herriaren alde lan egin izan du, herritarrari esku bat bota, eta aurrera atera beharreko ekimen guztiak irmotasunez eta zuhurtasunez landu izan ditu. Herrigintza izan du Mikelek jomuga; eta jardun horretan ez du etenik izan bere bizitza guztian zehar. Honekin batera, bakegintza zutabe oinarrizkoa izan da bere jarduera politikoan ere.

Honenbestez, Udal Hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendakide den ALEXANDER HUITZIk hartuko du kargua, baita Euskara saileko gidaritzaren lekukoa, aldaketa 2021eko urtarrileko udalbatzan egikarituko delarik. Modu honetan, belaunaldi berriei bide emango zaie.

Alexander 1992an jaiotako andoaindarra da, ikasketak La Salle Berrozpen hasi zituen, eta Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean graduatua eta Ekonomia Internazionalean masterduna da. Formazio akademiko zabala Zientzia Politikoen ikasketekin osatu du, eta egun Proiektu Kudeakeen Master bat egiten ari da.

Munduko Merkataritza Erakundeak antolaturiko zuzenbide lehian Europa mailako finalera iritsi zen 2013an. Aurrerago, Munduko Merkataritza Erakundean (Suitzan) lan egin du. Batzelonako Unibertsitateko Obreal behatokian lanean aritu da, Euroasia eta Hego-Amerikaren arteko kanpo erlazioen alorrean, ekonomia gaietako arduradun gisa (2015). Europako Zuzenbide ikasleen Elkartean (ELSA) zuzendaritza kargu desberdinak izan ditu 2017ra bitartean. Gaur egun, hiru urte daramatza Nazio Batuetako Garapen eta Merkataritzako (UNCTAD) kanpo aholkulari gisa, lan hau Elduaien Hizkuntza eskolako irakasle lanarekin bateratzen duelarik. Alexanderrek Euskara du ama hizkuntza, eta erraztasun handia du hizkuntzetarako, besteak beste gaztelera, ingelesa, frantzesa eta katalana menderatzen ditu.

Lerro hauek baliatu nahi ditu Andoaingo EAJ-PNVk, Mikeli egin duen lana eskertzeko, eta hemendik aurrera ibilbide oparoa izan dezala desiratzeko. Bestalde, Alexanderri zorterik onena opa diogu urte berriarekin batera hasiko duen erronkan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube