Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/12/04

Andoaingo Udalak merkataritza, ostalaritza, autonomoei eta kultura- sormen sektoreari zuzendutako COVID19ari aurre egiteko laguntzen bigarren fasea aktibatu du

Andoaingo Udalak merkataritza, ostalaritza, autonomoei eta kultura- sormen sektoreari zuzendutako COVID19ari aurre egiteko laguntzen bigarren fasea aktibatu du
Andoaingo Udalak merkataritza, ostalaritza, autonomoei eta kultura- sormen sektoreari zuzendutako COVID19ari aurre egiteko laguntzen bigarren fasea aktibatu du

Andoaingo Udalak neurri berriak iragarri ditu COVID19ak herrian eragindako ondorio sozioekonomikoak arintzeko. Datorren astetik aurrera, tokiko ekonomia suspertzeko COVID19aren aurkako laguntzen bigarren fasea aktibatzen da, 453.000€-ko zenbatekoarekin. Udaberrian martxan ipinitako lehen fasean egin zen bezala, laguntza-lote berri hori beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen osagarria da, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako laguntzekin bateragarri da.

Datorren astean argitaratuko den laguntza-agindua sektore jakin batzuei zuzenduta dago: autonomoak, tokiko merkataritza eta ostalaritza, eta berrikuntza gisa, kultura- eta sormen-industrien sektorerako ildo espezifiko bat. Laguntza horietatik kanpo geratzen dira COVID19agatik osasun-alerta ezarri zenetik etenik gabe zerbitzua eman duten funtsezko jarduera gisa izendatuak.

Berriz ere, hurrengo 6 hilabeteetan jarduerari eusteko konpromisoa hartu du onuradun bakoitzak. Diru-laguntzen agindua datorren abenduaren 16an argitaratuko da Aldizkari Ofizialean, eta 20 egun baliodun egongo dira eskabideak izapidetzeko.

Eskabideak, ahal dela, Andoaingo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Eskabidea elektronikoki aurkezteko baliabiderik edo gaitasunik ez badago, eskabidea ATARIA herritarren arreta-zerbitzuan aurkeztu ahal izango da, hitzordua aurrez telefonoz eskatuta (943.300.830), eta ezarritako prebentzio-neurriak beteta, Covid-19ak eragindako osasun-krisia dela eta.

Laguntza-eskaera orria egoitza elektronikotik deskargatu behar da, www.andoain.eus webgunearen hasierako orrian (Diru-laguntzak/Sustapen ekonomikorako eta enplegurako laguntzak atalean), eta tramitazioa egiteko bete.

Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Mari Jose Izagirre Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria zinegotziak laguntza plan "anbiziotsu" honen xehetasunak azaldu dituzte, "Andoaingo langileek pertsiana irekita mantentzeko” helburua dutelarik, “kolpe gogor honi eusteko, elkarrekin batera lan eginez" eta "susperraldi ekonomikoa ahalik eta azkarren izan dadin".

"COVID19agatik okerren pasatzen ari diren sektoreei laguntzen jarraitzearen" garrantzia azpimarratu dute, Andoaingo Udalak "beraien ondoan egoteko, inor atzean utzi gabe" duen konpromisoa eta borondatea berretsiz.

Laguntza horien zenbatekoa bost diru-laguntza lerrotan finkatzen da, 1, 2 eta 5 lerroak zuzeneko laguntza gisa bideratuko dira; 3 eta 4 lerroetan, berriz, gastua justifikatu beharko da, dagozkion agiri eta fakturekin.

1. LERROA. Merkataritza minoristaren eta ostalaritzaren sektorerako laguntza ekonomiko zuzenak (Aurrekontua: 220.000 €)

Ostalaritza-sektorea eta bidaia-agentziak: 1.000€ emango dira establezimendu bakoitzeko, Andoainen ostalaritza-jarduera garatzen duten pertsona fisiko edo juridikoei. Kopuru horri honako hauek gehituko zaizkio:

  • Jarduera garatzen den establezimendua alokairuan badago: 500 €.
  • Establezimenduko langile-kopuruaren arabera
    • 3-5 langile dituzten establezimenduak: 500 €
    • 6 langile edo gehiago dituzten establezimenduak: 1.000 €

Merkataritza minorista eta antzeko sektoreak: 500€ emango dira establezimendu bakoitzeko, Andoainen merkataritza minorista eta antzeko jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoei. Kopuru horri honako hauek gehituko zaizkio:

  • Jarduera garatzen den establezimendua alokairuan badago: 250 €. 

2. LERROA. Andoaingo langile autonomoentzako zuzeneko diru-laguntzak. (Aurrekontua: 110.000 €)

Andoaingo langile autonomoei 500 euroko zenbateko finkoa emango zaie, lan elkartuko kooperatibetako bazkideak barne, COVID19ak eragindako pandemiak sortutako krisi ekonomikoaren ondoriozko diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko.

3. LERROA. Inbertsioetarako, ekipamenduetarako eta inbertsio horiek egin ahal izateko beharrezko ikerketetarako diru-laguntzak, Andoaingo merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan jarduera ekonomikoa Covid19ari aurre egiteko prestatzeko. (Aurrekontua: 43.000 €)

Diruz lagundu ahal izango dira inbertsioak (klimatizazioa, beirateria, igeltserotza, arotzeria, iturgintza, elektrizitatea bezalako lanak) eta ekipamendua (manparak, deskontaminazio-alfonbrak, esterilizagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, lurruneztagailuak, termometro digitalak, gorputz-tenperatura neurtzeko ganberak, seinaleak).

Bezeroekiko harreman berrietarako beharrezko egokitzapenak ere gehitu dira: on line salmenta-sistemak, etxez etxeko entrega-sistemak, karta digitalen diseinua eta garapena (QR), establezimenduaren web-orriaren egokitzapena, informatika-ekipamendua eta kudeaketa-softwarea, aurreko prozesuak gauzatzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako jarduketaren aurrekontuaren %100era artekoa izan daiteke, eta gehienez ere 1.000 euroko dirulaguntza jaso daiteke establezimendu bakoitzeko. 

4. LERROA. Laguntza ekonomikoak, bakarkako babes ekipamenduetarako material suntsikorra erosteko edo COVID-19k eragindako hedapenari edo kutsatzeari aurre egiteko neurri higieniko-sanitarioak hartzeko (Aurrekontua: 30.000€)

Diruz lagundu ahal izango dira premia biziko produktuak erosteari egotz dakizkiokeen gastuak, hala nola: gel hidroalkoholikoak, banagailua edo dispentsadoreak, maskarak, garbiketa-produktu espezifikoak, zipriztinen aurkako begi- eta aurpegi-babesa, likidoekiko erresistenteak diren mantalak, erabili eta botatzeko eskularruak.

Lerro honetako salbuespen gisa, herriko elkarte gastronomikoek laguntza eskatu ahal izango dute.

5. LERROA. Kultura- eta sormen-industrien sektoreari zuzendutako zuzeneko diru-laguntzak (Aurrekontua: 50.000 €)

Gehienez 500€ emango dira jarduera bakoitzeko, Andoainen kultura- eta sormen-industrien barruan jarduera garatzen duten pertsona fisiko edo juridikoei.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube