Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
8 gune “Bizitegi-eremu” izendatu ditu udalak oinezkoek espazio horietan lehentasuna izan dezaten
“Tolosa Badabil” Mugikortasun Planeko ekintzen baitan kokatzen den neurri berria da Bizitegi-eremuena mugikortasun jasangarriaren bidean eta oinezkoak erdigunean jartzen dituen hiri ereduaren alde urratsak egiten jarraitzeko helburuarekin“Tolosa Badabil” Mugikortasun Jasangarri eta Berdintasunerako Planean jasotako ekintzak martxan jartzen jarraitzen du Udalak. Oinezkoak erdigunean jartzen dituen mugikortasun eta hiri eredu batean alde lanean 8 eremu “Bizitegi-eremu” izendatu ditu Udalak.
Mugikortasun Plan berria udalean aurkeztu zenetik, udal gobernuak lehentasunak ezarri eta dokumentuan jasotako ekintzak Legealdi honetarako Kudeaketa Planarekin lerrokatu ditu, urtez urte horiek gauzatzeko. Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotziak, nabarmendu du Mugikortasun Plana estrategikoa dela udal gobernuarentzat, urratsez urrats Tolosa atseginagoa, seguruagoa, jasangarriagoa eta berdeagoa bihurtzeko, pertsonak erdigunean kokatuko dituena, mugikortasun jasangarriagoa sustatuko duena, eta bereziki, oinezkoei lehentasuna emango diena.
“Hiri-mugikortasun jasangarriago baten alde urratsak egitea ezinbestekoa da klima-aldaketaren aurkako borrokarako, horregatik, martxan jarriko ditugun neurri eta proiektu guztiek oinezkoei ematea izango dute helburu, herriko joan etorrietan oinezko zein txirrinduen mugikortasuna errazteko eta motordun trafikoari espazioa irabazteko” azpimarratu du Amantegik. Eta helburu horren baitan kokatzen da, neurri berri hau.
Bizitegi eremuetan oinezkoek lehentasuna
8 eremu izendatu dira “Bizitegi-eremu”: San Ignazio kalea, Laskoain kalea, Pintor Lekuona, Paulo Rekondo kalea, Zumalakarregi kalea eta pasealekua, Samaniego kalea eta Emeterio Arrese.
Eremu horietan guztietan S-28 seinaleak jarri dira herritarrek eremu horiek “Bizitegi-eremu” gisa identifika ditzaten eta horietan nola jokatu behar duten jakin dezaten. Izan ere, eremu horietan autoek ezingo dute 20km/h abiadura gainditu eta gidariek beti eman beharko diete lehentasuna oinezkoei eta aparkatzeko eremuetan soilik utzi ahal izango da autoa eremu horietan.
Era berean, “Bizitegi-eremuetan” oinezkoek espazio guztia erabili ahal izango dute, errepidea eta guzti, hortaz, edozein tokitan gurutzatu ahal izango dute kalea eta baimenduta dago kale horietan kirola egitea edota jolastea, arrazoirik gabe autoei enbarazurik egin gabe.
Azkenik, eremu horietan bizikleta eta patineteek bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dute, betiere aurkakorik dioen beste seinalerik ez badago.
Seinaleztapen berriak, beraz, pertsonen eta gidarien ohituretan eragin zuzena izango du, espazio publikoaren erabileraren inguruko filosofia aldaketa baitakar, eremu horietan jada ez baitute autoek izango nagusitasuna, pertsonek eta oinezkoek baizik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31