Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/28

Osasun egoera larrialdiari aurre egiteko EH Bilduren Udal Gobernuak 140.000 € bideratu ditu ortu komunitarioak egiteko

Bergarako EAJren ustez Bergararrok baditugu lehentasun eta behar handiagoak, esaterako ostalariak, dendariak, langabetuak… udalaren laguntzaren zain daude.
Osasun egoera larrialdiari aurre egiteko EH Bilduren Udal Gobernuak 140.000 € bideratu ditu ortu komunitarioak egiteko

Lehen ere aipatu genuen baina berretsi nahi dugu, izan ere, ez zaigu zilegi iruditzen, osasun egoera larrialdiari aurre egiteko sortu duten dokumentuan (Plan Integralaren izenburupean) 140.000€ bideratzea ortu komunitarioak egiteko. Batetik, 2020 aurrekontuetan definitu zutelako partida zehatz bat eta, bestetik, EAJren ustez beste lehentasun batzuk daudelako momentuan.

Gure herriko ostalaritza, dendari txikiak, azokako baserritarrak… osasun krisiak sortutako ondorio ekonomikoak pairatzen ari dira eta hauei bideratutako laguntza eta irtenbide zehatzak behar ditugu. EH BILDUren udal gobernua berriz ere berandu dabil.

Edota kultura arloa, jaiak ez dira ospatu beraz, non dago diru kopuru hori? Zergatik ez bideratu, esaterako ostalaritzari laguntzeko? Inguruko herritan badabiltza karpak eta antzerakoen instalazioetarako diru laguntzak eskaintzen, zergatik Bergaran ez? Ordenantza eta kreditu aldaketa baten bitartez posible izango litzateke, baina, argi dago, EH BILDUk egoera kudeatzeko zailtasunak dituela eta ez duela EAJren laguntzarik nahi.

Urriaren 19an eman zuen EH BILDUren udal gobernuak ezagutzera Plan Integrala deituriko dokumentua. Orduan ere azpimarratu genuen hainbat gabezi eta hutsune zituela. Bestalde, astean publikatu duten aldizkaritxoarekin argi utzi dute bi gai, batetik, oposizioak ez duela udalean lanketarako tokirik, eta bestetik, EH Bilduk ez duela autokritikarako gaitasunik.

Dokumentuak ez du udalaren ikuspegi orokorrik batzen, alegia, behin beharrak definituta ezinbestekoa deritzogu udalaren baliabide ekonomikoen egoera zein den definitzea. Horrez gain, jarraituko diren lan ildoak, garatuko diren ekintzak, ardurak, ekintzak garatzeko kronograma, konpromisoak, helburuak neurtzeko adierazleak… dokumentuan ez da ezer azaltzen, zehaztasun eta lanketarik gabeko dokumentua da.

Hala eta guztiz, Bergarako EAJ hainbat neurri proposatu zizkion EH BILDUren udal gobernuari, baina erantzun ere ez digute egin. Bilera bakarra aurkezpen bilera izan zen, ondoren ez du inongo jarraipenik izan.

Gure ustean, denok egin behar dugu ahalegin handia egoera latz honetan, horrela esan genuen pandemia hasi zenean eta horretan aritu nahian ibili gara. Ezinbestekoa deritzogu elkarlana sustatzeari; argi daukagu oposiziotik ere eraiki daitekeela, eraikitzen dela eta eraiki behar dela. Horixe da, herrian behar duen oposizioa; alegia, kritika hutsari musin egin eta haratago jotzen duen oposizioa.

Hori horrela, urriaren 19an hainbat ekarpen egin genizkion EH BILDUri: 3 adina, familia zaurgarriak, haurrak, langabetuak, ostalaritza, kultura, kirola, komertzioa, autonomo txiki eta ertainak… bideratutako hainbat lan ildo. Baina, gaur oraindik, ez dugu Gobernuaren erantzunik jaso eta are gehiago, EH BILDU bere kabuz eta oposizioaren proposamenak kontuan izan gabe, dokumentu bat buzoneatu du herriko etxebizitza guztietan, Plan Integralaren izenburupean.  Gehiengoarekin gobernatzen du EH BILDUk.

Harrituta gaude EH BILDUren jarrerarekin, ulertezina da. Batetik, oposizioari bizkar emateko era eta bestetik, lanketarik gabeko dokumentu sinpleak erabiltzea lanerako, bizi ditugun momentu zailen aurrean, Bergararrek gehiago merezi dute. Bergarako EAJ argi dauka, gobernua noraezean dabilela, eta horren ondorio dela EAJren laguntza ukatzeko arrazoia.

Gainera, hori gutxi balitz, askotan justifikatu dute geldirik egotea ekintza horiek Eusko Jaurlaritza zein Aldundiaren eskumenak direla esanez, baina hori ez da egia, Bergarako Udalak hainbat eskumen ditu eta lanketa egokiarekin gure herritar guztiei laguntza eskaintzeko aukera daukagu, baina horretako lanketa eta kudeaketa egokia ezinbestekoak dira.

Hipokresia eta erabilera politikoa baztertu eta elkarlanerako garai dela uste dugu. Bergarako EAJtik, Bergara guztien alde lanean, leialtasun eta zintzotasunez jarraituko dugu, alderdi mailan Euskadiren alde egingo dugun bezala.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube