Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal Gobernu Taldeak oposizioko alderdiei erantzun egin die
Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak (EAJ) prentsaurrekoa eman du gaur Areto Nagusian, eta oposizioko hiru alderdiek asteazkenean egindako salaketei erantzun nahi izan die. Prentsaurrekoan EAJko bederatzi zinegotzietatik sei izan dira, gehienez ere sei pertsona bildu ahal izateko mugak errespetatuz, eta Gobernuan ardurak dituzten zinegotziak (Juan Mari Altuna, María Serrano, Gotzone Larrarte, Juan Luis Silanes eta Gonzalo Carrión) agertu dira, eta Txomin Sagarzazu Alkateak hartu du hitza.Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak (EAJ) prentsaurrekoa eman du gaur Areto Nagusian, eta oposizioko hiru alderdiek asteazkenean egindako salaketei erantzun nahi izan die. Prentsaurrekoan EAJko bederatzi zinegotzietatik sei izan dira, gehienez ere sei pertsona bildu ahal izateko mugak errespetatuz, eta Gobernuan ardurak dituzten zinegotziak (Juan Mari Altuna, María Serrano, Gotzone Larrarte, Juan Luis Silanes eta Gonzalo Carrión) agertu dira, eta Txomin Sagarzazu Alkateak hartu du hitza.
"Kezkaz ikusten dugu oposizioaren jarrera; izan ere, esku bat bota beharrean, etekin politikoa atera nahi dio COVID-19k sortutako egoera konplexuari. Ez du beste azalpenik asteazkeneko prentsaurrekoak, eta ez digu batere mesederik egiten erakundeen sinesgarritasunari, eta arreta udal ordezkariengan jartzen du berriro, eztabaidaren erdigunea bagina bezala; izan ere, egoerak eskatzen digu guztioi ahalegin guztiak egitea elkarlanean eta herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko".
"Ez gaitu harritzen ABOTSANITZen jarrerak; izan ere, ustezko lankidetza-diskurtso baten pean, Udalean egiten duen gauza bakarra da ezker abertzalearen estrategia klasikoa praktikara eramatea, hau da, gobernuaren lana etengabe oztopatzea, "Denak balio du eta zenbat eta okerrago hobeto" lelopean, EAJren gobernu-taldearen lana desprestigiatzeko. ABOTSANITZ elkarlanean aritzeko modu bakarra gainerako talde politikoek euren proposamenei men egitea da”.
"PSEren eta EH Bilduren jarrerak gehiago harritu gaitu, orain arte beste jarrera politiko bat izan dutela iruditzen zaigulako eta ABOTSANITZen jarreratik bereizi direlako. PSEko bozeramaileak baieztatzen du ez zaiola informazio guztia iristen, eta hori ironikoa edo paradoxikoa da, udal-batzordeen bileretan aurkeztutako dokumentazioaren ezagutza falta askotan erakutsi du eta. Era berean, ezin da ahaztu laneko dokumentazioari buruzko informazioa zenbat aldiz argitaratu du, ez dakigu ze helbururekin".
EH BILDUren jarrerak ere harritu gaitu; izan ere, osoko bilkuretan mozioak tratatzeko modua adostu ondoren, ez du onartzen Gobernu Taldeak bere proposamenekin bat ez etortzea. Eta harritu egin gaitu agintaldi honetan gutxienez zortzi aldiz mozioak adostu ditugulako EH BILDUrekin, eta osoko bilkurako akta batean EAJren jarrera eskertzen delako".
Egindako lanaren laburpena
“Orain artean egindako lanaren laburpena, oso gainetik bada ere, egitea egokia dela iruditzen zaigu” gehitu du Txomin Sagarzazu Alkateak.
• Pandemiaren jarraipen politikoa:
Guztira, Alkateak deituta, 47 Bozeramaileen Batzorde egin dira 2020an, horietatik 39 Pandemia garaian.
A. Bi bilera astean, lehen alarma-egoeran, talde politikoetako bozeramaileen artean, jarraipen sanitario, sozial eta ekonomikorako. Proposamenak eta akordio politikoak informatzea eta aztertzea.
B. Udan, ‘barealdi’ garaian, ordezkari politikoen 10 bilera sektorial. Pandemiaren jarraipen-ardatzekin lotutako gaiak: pertsonak eta familiak, jarduera ekonomikoa, mugikortasuna, kultura, jaiak, hondartza. Proposamenak eta akordio politikoak informatzea eta aztertzea.
D. Bigarren Alarma Egoera honetan, bozeramaileen asteroko bilera, Alkateak hala erabakita. Lau bilera gaur arte. Osasun-informazioa, astero Aldundiarekin eta hainbat gizarte-eragilerekin egindako bilerei buruzko informazioa, pandemiarekin zerikusia duten gainerako alderdiak aztertzea.
• ITXEKI Hondarribia planari buruzko datuak:
O Pertsonentzako eta familientzako laguntzak: GLLak, familientzako laguntzak eta energiakoak batuta, 289 laguntza eman dira, eta 450 pertsonengana iritsi dira; guztira, 285.708 euro bideratu dira.
O Laguntza ekonomikoak: 300 eskaera jaso dira, eta % 8 izapidetzeke dago. Horietatik, 190.000€ ordaindu dira. Prozesua ez da bukatu, baina pausuak eman dira.
O Bono-Merkataritza eta Turismo-Bonoa: Merkataritza 3.168 bonu saldu dira Hondarribiko 32 establezimendutan, aurrez kanpainan izena emanda zeudenak. Horietako batzuetan amaitu egin dira. Turismokoak aurrerago abiatuko dira.
O Ikastetxeekin lankidetzan aritzea: ikastetxeetako arduradunekin ikasturte haseran eta pasa den astean arduradunekin bilera, eta hainbat ekimen garatu dira.
O Tasak eta zaborrak ez kobratzea.
O Terrazak: 2020ko tasen % 100 ez kobratzea eta kasuan kasuko zabaltze-eskaerei baimenak ematea. Datorren urtean, Aldundiaren foru araua egokitzen denean.
O Komunikazioa: lehenengo Alarma Egoera ezarri zenetik, www.hondarribia.eus webgunea eraldatu egin da, herritarrentzako COVID-19rekin lotutako informazio erabilgarri eta beharrezkoa bertatik bertara eskaintzeko. Udaleko sare sozialek egunero eskaintzen dute informazio guztia.
• Lantzen ari diren proposamenak:
* Zuzeneko laguntzen deialdi berria
* Merkataritza Bonua handitzea
EAJko Gobernu Taldeak udal langileen profesionaltasuna eskertu nahi izan du, guztientzat oso zorrotza den egoera bati erantzuten jakin dutelako. Ezin dugu gauza bera esan oposizioko taldeek adierazpen honekin duten jarrerarekin.
Informazioa eskuratzeko eskubideari dagokionez, Gobernu Taldeak argi utzi nahi izan du inoiz ez dela inolako informaziorik ezkutatzen, eta ez dakigu zertaz ari diren. Oposizioko edozein alderdik espediente jakin bat eskatzen duenean, eman egiten zaio. Gainera, egunero dute udal-dekretu guztietarako sarbidea, eta haien ardura da horiek eskuratzea eta lantzea. Honen harira, pasa den ostiralean oposizioko alderdiei 2021eko aurrekontu proposamenaren zirriborroa pasa genien. Ogasun zinegotziak erronda bat alderdi guztiekin eta laster beste bat egingo du. Ez dirudi hori informazioa ezkutatzea denik.
Horixe da funtzionatzeko ohiko jarrera; lan egin, partekatu, entzun eta jardun egiten da. Gardentasuna, parte-hartzea, jokabide etikoa, ekimena eta konpromisoa daude. Udala hiritarrari laguntzeko dago, eta gu hortan ari gara. Ez da garaia hika-miketan sartzeko, beti ere kritika eskubidea haintzat hartuta, dudarik gabe, eta bai guztion egoera erabat aldatu duen pandemia baten aurrean esku bat bota eta aurrera egiteko” amaitu du Sagarzazuk.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31