Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Udal taldeak ilusioz eta gogoz hasten du etapa berria
Bihar Ordiziako Udalean egingo den osoko bilkuran Ordiziako EAJ udal taldean egingo diren bi aldaketa onartuko dira, batetik, Agurtzane Antoñana zinegotzi berriak kargua hartuko du eta, bestetik Bittor Bolinaga bozeramaile izendatuko du udal taldeak.Agurtzane Antoñana 49 urteko Ordiziarrak ezagutzen ditu hartzera doan karguak suposatzen dituen erantzukizunak, lehendik ere zinegotzia izandakoa baita. Administrari ikasketak egin eta bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena administrari lanetan eman badu ere, egun adinekoen egoitza batean egiten du lan “egoitzan egiten dudan lana oso gustuko dut eta asko betetzen nau” dio Antoñanak. Udal talde jeltzalean sartzeak bere herriaren alde lan egiteko ematen dion aukera asko eskertzen du eta “lanari gogoz eta ilusioz ekiteko prest” dagoela azaldu du.
Bittor Bolinagari dagokionez, eskarmentua duen zinegotzia dela azaldu dute udal talde jeltzaleko kideek “hirugarren legealdia du oraingoa eta oposiziotik nahiz gobernutik lan egiten du eskarmentua”. Aurreko legealdian Kiroletako zinegotzia izan zen Bolinaga eta bere eskutik hasi zen Majori kiroldegia berritzeko proiektua eta bere ardurapean egin zen baita Gazte Planaren diagnosia ere. “Jose Miguel Santamariak egindako lanari segida emateko prest nago eta orain arte bozeramaile lanetan aritu ez banaiz ere ahalegin guztiak egingo ditut udal taldeak ematen didan erantzukizuna txukun betetzeko” azaldu du Bolinagak.
EAJ udal taldeak ilusioz hasten du etapa berri bat “legealdia hasi zenetik aldaketa batzuk izan dira taldean, taldekide batzuk bere bizitza pertsonalari zegozkien erabakiak hartu behar izan dituztelako”. Eritz Perlinesek zinegotzi kargua utzi zuenean bezala, udal talde jeltzaleak eskerrak eman nahi izan dizkio baita bozeramaile lanak uzten dituen Jose Miguel Santamariari ere, “urte askotan ordiziarrentzako eta EAJrentzako egindako lanarengatik”. Bozeramaile lanak utziko baditu ere, udal taldeko zinegotzi bezala oraindik ere balio handiko kidea izaten jarraitzen duela ere azpimarratu dute jeltzaleek eta, amaitzeko, hartzen dituzten konpromiso berriengatik eskerrak eman dizkiete Antoñanari eta Bolinagari “askotan nork bere familiari eta lagunei eskaintzeko dituen momentuetatik denbora atera beharra suposatzen duen lan honi ekiteagatik. Ordiziarren alde lan egiteko konpromisoa hartzea benetan eskertzekoa da eta ziur gaude zuen lana ongi betetzen eta zuen herriari ekarpena egiten ahaleginduko zaretela”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31