Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Behar-beharrezkoa da errealitate berria gizarte-justizian, hazkunde ekonomikoan, elkartasunean eta askatasunean oinarrituz eraikitzea, azpimarratu du Joseba Egibarrek
EAJ-PNVko Herrialde Batzarrak GBB eraberritua eta eskarmentuduna hautatu du, Joseba Egibar buruArgazkiak...
Datozen lau urteetan Gipuzko Buru Batzarreko burukide izango diren gizon-emakumeak aukeratu ditu Gipuzkoako Herrialde Batzarrak arratsaldean. Lurralde Zuzendaritzako buru Joseba Egibar Artola izango da, Batzarrak aho batez babestuta. Presidenteaz gain, Uri Batzarretako ordezkariek hamalau burukide aukeratu dituzte.
Berritua hartu du GBBk, eskarmentua duten andre-gizonek osatzen dute, parekidea da, euskalduna eta Gipuzkoa guztiko ordezkariak daude. Burukideak bailara guztietakoak dira; denak euskaldunak; gehienak emakumeak –zuzendaritzako hamabost kidetik zortzi emakumezkoak dira–. Eraberritze nabarmena egin da gainera, izan ere hamalau burukidetik bederatzi lehen aldiz sartuko dira Gipuzkoako EAJ-PNVko Zuzendaritzan. Adin guztietako pertsonak daude GBB berrian, alderdian ibilbide luzekoak eta eskarmentua dutenak.
Zuzendaritzako burukideak hauek dira:
Presidentea:
Joseba Egibar Artola
Andoain 23 de noviembre de 1959
- Euzkadi Buru Batzarreko burukidea.
- 1990tik legebiltzarkidea eta 1998tik EAJren taldeko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean
Burukideak:
Itxaso Agirre Loiarte
Aitor Aldasoro Iturbe
Saioa Bandres Moneo
Irune Berasaluze Lazkano
Edurne Egaña Manterola
Idoia Elorza Gurrutxaga
Ion Jauregi Bereziartua
Lourdes Jauregiberri Goenaga
Imanol Lasa Zeberio
Mikel Lete Txintxurreta
Gorka Ocio Larrañaga
Olatz Peon Ormazabal
Arantza Rojo Gomez
Jon Andoni Urdangarin Urrutia
Joseba Egibar, berriz aukeratua izan ondoren, Batzarrari mintzatu zaio eta Gipuzko Buru Batzar berriak helduko dien erronkak aletu ditu. “Behar-beharrezkoa da errealitate berria gizarte-justizian, hazkunde ekonomikoan, elkartasunean eta askatasunean oinarrituz eraikitzea”, azpimarratu du.
“Normaltasun zaharraren zain egoteak ez du ezertarako balio, ez baita itzuliko” esateaz batera, GBBko presidenteak ohartarazi duenez “funtsezko erabaki zuzenak hartzen ez badira, osasun, ekonomia eta gizarte krisiak areagotu egingo ditu berdintasun eza eta era guztietako arrakalak, eta noraez politikoaren arriskua gertatuko da.”
Testuinguru honetan, Egibarrek adierazi du “EAJ, bere neurriaren eta erantzukizunaren arabera, konprometitua dagoela herri honekin eta bertako jendearekin, ekonomia, justizia soziala eta burujabetza politikoa oinarri hartuta, aurrera atera gaitezen, hiru ardatz horiek ezinbestekoak baitira Euskadi bidezkoagoa eta askeagoa eragiteko.”
“Euskadin, gizarte eredu justu bat lortzeko, funtsezkoa da politika publikoen aldeko apustu argia egitea eta ondasunen sortzea eta banatzea elkarri lotzea”, izan ere “berdintasun eza ezabatzeak ondorio baikorra ekartzen du, ez justizia sozialerako bakarrik baizik eta baita hazkunde ekonomikorako ere”, erantsi du. Hori horrela, “Euskadi solidario baten alde” egin du, “bertan elkartearen zentzua nagusi izan dadin, krisi guztiek eragiten duten eredu indibidualista zabaltzen eta sendotzen ez uzteko”. Era berean, “ekonomiaren hazkunde eta garapeneko eredua dela eta, kalitatezko enplegua sortzeaz gain, gizarteko oparotasuna eragingo duen eredua behar da gizarte ongizatearen antolaketari eusteko”.
Halaber, Egibarren ustez “zalantza egoera honek ematen digun beldurra eta paralisia gainditzeko, beharrezkoa dugu baita ere autogobernu estatus berri bat partekatzea eta egia bihurtzea, Euskadiri eta bere erakundeei norabide politiko eta estrategikoa markatzen utziko diena, eta euskal herritarren eskubide politiko, ekonomiko eta sozialak nahiz hizkuntzari eta kulturari dagozkion eskubideak bermatu ahal izateko”.
Gaur Miramonen elkartu den Lurralde Batzarrak Gipuzkoako hogeita bost ordezkariak ere aukeratu ditu Aberri Batzarrerako, hala nola Gipuzkoako Herrialde Epaitegiko hiru kideak ere. Halaber, egin dira EBBko presidentea eta zortzi burukideak aukeratzeko bozketak ere.
Honenbestez, burutu da Eusko Alderdi Jeltzalearen barne aukeraketa prozesua Gipuzkoan. Aberri mailako barne prozesua Aberri Batzarrarekin amaituko da, litekeena abenduaren 10ean izatea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31