Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ikus-entzunezkoen bidez herriko ekoizleak, ekoizten dituzten produktuak eta horiek eskuratzeko bideak herritarrei helaraztea proposatu du EAJ udal taldeak
Bizi dugun ezohiko egoerak sortzen zituen zailtasunengatik aurtengo Landalurreko Azoka bertan behera uztearekin ados zegoela azaldu zion ingurumen zinegotziari udal talde jeltzaleak, baina “azokarako gordeta zeuden baliabideak, azokak duen helburu bereko bestelako ekintzaren batera” bideratu beharra ere ikusten zuela.Bizi dugun ezohiko egoera honen testuinguruan azokak ospatzeko dauden mugak aintzat hartuta, udazken honetan ez dugu izan urtero egiten den Errenteriako Landalurraren Azoka. EAJ udal taldeak adierazi duenez, ingurumen zinegotziak gainerako udal taldeekin kontrastea egin zuen azoka bertan behera utzi aurretik erabakiaren inguruan zuten iritzia jakiteko eta udal talde jeltzaleak behar bezalako azoka bat antolatzeko zailtasunak ikusita aurtengoan bertan behera uztearekin ados zegoela azaldu zion, baina “azokarako gordeta zeuden baliabideak, azokak duen helburu bereko bestelako ekintzaren batera” bideratu beharra ere ikusten zuela.
Ingurumen zinegotziak proposamen horrekin bere adostasuna adierazi zien jeltzaleei eta egin zitekeenaren inguruan hausnartu eta ekintzak zehazteko konpromisoa hartu zuten bi aldeek. Hala, EAJk bere proposamena azaldu dio ingurumen zinegotziari orain egun batzuk eta ingurumen zinegotziak begi onez ikusi du. “Landalurraren Azokak duen helburu nagusia, herrian dugun lehen sektorea bistaratzea da” azaldu du Elixabete Murua jeltzaleen bozeramaileak “baita ekoizten dituzten produktuak erakustea eta erosleen eskura jartzea ere”. Ezagutza hori zabaltzeko asmoz, ikus-entzunezkoen bidez herriko ekoizleak, ekoizten dituzten produktuak eta horiek eskuratzeko bideak herritarrei helaraztea proposatu du EAJ udal taldeak.
“Lehendik ere aipatu izan dugun bezala, lehen sektoreak gure herrian duen presentzia areagotzea ezinbestekoa dela uste dugu eta horretarako beharrezkoa da erakundeetatik laguntzea, bai ekoizpenean eta baita produktuak merkaturatzeko garaian ere” azaldu du Muruak. Lehen sektorea aldaketa klimatikoari aurre egiteko aliatu garrantzitsutzat du EAJk eta ezinbestekoa da jeltzaleentzat Km0 produktuak ekoiztea eta elikadura burujabetzaranzko pausoak ematea “horretarako lehen sektore sendo bat behar dugu eta hori gizarte osoaren eskuetan dago, erakundeak inplikatzea beharrezkoa da, baina baita herritarrak ere, bertakoa kontsumitzea gure herrian inbertitzea delako eta gainera on egiten diolako bai gure osasunari eta baita planetarenari ere” dio Muruak.
Jeltzaleek egindako proposamena ingurumen sailetik lantzen ari diren beste ekimen batzuekin oso ongi txertatzen dela azaldu die ingurumen zinegotziak jeltzaleei, “beraz ez da hori izango gure lehen sektorea indartzera begira egingo den ekimen bakarra” azaldu du bozeramaile jeltzaleak “horrek asko pozten gaitu eta bide horretan udalak abian jarri nahi dituen egitasmoetan gure erabateko lankidetza izango du udal gobernuak” amaitu du Muruak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31