Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/19

Donostiak Europar Batasunari 1.036 milioi euro eskatu dizkio 78 proiektu egiteko

Next Generation EU funtsetik finantzaketa lortzeko aurkeztutako proposamenak udal sozietate eta erakunde autonomoekin eta hiriko hainbat eragilerekin landu dira
Donostiak Europar Batasunari 1.036 milioi euro eskatu dizkio 78 proiektu egiteko

Donostiako Udalak ezagutzera eman du Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari bidaliko dituen proiektuak COVID-19ari aurre egiteko Europako Funtsetatik finantzaketa lortzeko. Guztira 61 ekintzetan batzen diren 78 proiektu aurkeztu ditu, hain zuzen ere, 1.036 milioi euroko balioa duten proiektuak.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Ekonomia Garapeneko eta Enpleguko zinegotzi Marisol Garmendiak ezagutzera eman dituzte Udalak egingo dituen eskaerak Next Generation EU funtsetik finantzaketa lortzeko, eta azpimarratu dute, udal sozietate eta erakunde autonomoekin zein hiriko hainbat eragilerekin landutako proiektuak direla.

Goiak y Garmendiak azaldu dute proiektuak Europar Batasunaren estrategiaren barruan daudela, hain zuzen ere, giza kapitala, azpiegiturak eta I+G eta natura-kapitala inbertsioak egiteko lehentasuna ezartzen duen estrategia. Eta gaineratu dute, aurkeztutako proiektuek Europar Batasunak ezartzen duen exekuzio epearekin betetzen dutela, eta beraz, 2021 eta 2026.urte artean egingo direla.

Bost arlo

Aurkeztutako proiektuak bost arlotan sailkatzen dira: Trantsizio teknologiko – digitala; Trantsizio energetikoa; Trantsizio ekologiko – ingurumenekoa; Mugikortasun jasangarria; eta Hiri azpiegiturak. Eta proiektuak aurkezteko unean Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hirian garatuko dituzten proiektuak ere kontuan hartu dira.

Eskatutako 1.036 milioi euroetatik 276,3 milioi Hiri azpiegitura arloari dagokie. Eta bertan, Udalak sartu ditu hainbat gune oinezkoentzat bihurtzeko proiektuak – Eduardo Chillida Pasealekua, Kontxako Pasealekua -, azken miliako banaketa edo hainbat hirigune berritzeko proiektuak. Horren harian, Udalak finantzaketa eskatu du Eusko Jaurlaritzak zein Espainiako Gobernuak garatu beharreko Atotxako geltokia eta Loiolako Erriberetako aldageltokia egiteko, baita Miramar Jauregia berritzeko eta eraikin inklusibo, jasangarri eta aro digitalera bihurtzeko ere.

Mugikortasun jasangarriarekin lotura duten proiektuentzako eskatutako finantzaketa  223,4 milioi eurokoa da eta, gehienbat, helburua da oinezkoentzat zein bizikletentzat guneak berreskuratzea, mugikortasun elektrikoa sustatzea edo garraio publikoaren elektrifikazioa bultzatzea. Hortaz, arlo honetan, besteak beste, finantzaketa eskatu da BEI delako proiektua (Autobus Elektriko Adimentsua) garatzeko, karga elektrikoko sarea hedatzeko, Dbusen %100 elektrikoak diren autobus gehiago lortzeko, Dbizi sistemarako, edo Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskusaitzetan egoitza izango duen MUBIL mugikortasun berriaren poloa garatzeko.

Donostiako Udalak, halaber, 188,2 milioi euroko finantzaketa eskatu du Transizio teknologiko – digitalarekin lotura duten proiektuetarako. Eta horien artean segidakoak egiteko; Talent House 2, ADEGIren FABRIKA proiektua, TECNUMeko MIT Media Lab, Biodonostian simulazio aurreratuaren bidez prestakuntza klinikoko zentroa sortzeko, CIC BiomaGunen irudi prekliniko aurreratuko azpiegitura zabaltzeko eta hobetzeko, edo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian garatzen dituen Adinberri, Ziur eta 2deo proiektuetarako.

Trantsizio energetikoaren arloarekin lotura duten eskaerak 181,8 milioi euro dira. Eta arlo honetan lortu nahi diren helburuen artean honakoak daude: Eusko Jaurlaritzak  garatuko duen auzoetako birgaitze energetikoa eta birsortze integrala sustatzea Ekialdeko Barrutian bulego bat jarriz, hiriko industrialdeen birgaitzea eta birmoldatzea, udal eraikinetako birgaitze energetikoa, energia garbien erabilera bultzatzea, edo Anoetako kirol-gunean district heating bat egitea.

Azkenik, Donostiako Udalak 166,9 milioi euroko funtsak eskatu ditu Trantsizio ekologiko-ingurumenekoarekin lotura duten proiektuak finantzatzeko. Eta proiektu horiek hiru arlotan sailkatzen dira: aldaketa klimatikoa, ingurumen inpaktua murriztea, eta elikadura jasangarria eta ekologikoa. Eta aukeratutako proiektuen artean, besteak beste, honakoak daude: saneamendu sarea aldaketa klimatikoari egokitzea, ur masen kalitatea hobetzea, Artikutza, Oberan eta Landarbaso gune naturalak eta azpiegiturak berritzea, Basque Culinary Center-ek bultzatutako gastronomiaren balio-katearen ekintzailetza eta berrikuntza ekosistema proiektua sustatzea, edo Gipuzkoako Foru Aldundiak garatzen dituen LABe eta Naturklima zentroak garatzea.

7.582 enpleguren sorrera

Era berean, alkateak eta zinegotziak azpimarratu dute, proiektu guztiek Europako finantzaketa lortzeko modu berri honek dituen ardatzekin betetzen dutela. Eta ardatz horiek segidakoa dira: trantsizio ekologikoa, trantsizio digitala eta inklusioa. Azken ardatzak azpimarra jartzen du, besteak beste, enpleguaren mantentzean eta sorreran. Horiek horrela, Eneko Goiak eta Marisol Garmendiak adierazi du, proiektu horien guztien garapenak hirian 7.582 enplegu sortuko lituzkeela eta, era berean, CO2 gasen isurieak 50 milioi tonatan murriztuko liratekeela.

Horiek horrela, Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa gaineratu du: “Udalak esfortzu handia egin du Udalak eta hiriko beste hainbat erakunde publiko zein pribatuek garatzen dituzten proiektuak laburbiltzeko. Dena dela, Europako funtsak ez dira bakarrik etorriko, baizik eta lana egiten eta arlo publiko eta pribatuaren artean indarrak batzen lortu diren funtsak izan dira”. Ildo beretik, alkateak esan du, funtsak lortzeko egongo den lehiaketa gogorra izango dela, eta ziur asko ez ditu guztion nahiak aseko. Hala ere, Donostiak Europak hartu duen norabidearekin lotura handia duten proiektuak ditu, hain zuzen ere, ekonomiaren eraldaketa teknologikoa eta ingurumen-eraldaketa laguntzen ari diren hainbat sektore indartzeko proiektuak.

Bestalde, Ekonomia Garapeneko eta Enpleguko zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi du, Donostiak proiektu serio eta asmo handikoen zerrenda prestatu duela, eta helburua dela hiria kontsolidatzea berrikuntzan eta etorkizun teknologikoan egiten ari den apustuan. Eta bereziki, klima aldaketari aurre egiteko ingurumen erronkan ondo kokatuta egotea. Horretarako, hiria ohitura aldaketa batetarako prestatu behar dugu, hain zuzen ere, ingurumenarekin errespetu handiagoa eta jasangarriagoa izango den hiria. Eta hori guztia hiriko auzoetako gizarte-kohesioaren sustapenari bizkarra eman gabe, enpleguak sortuz, eta hiriaren ekonomiaren garapena indartuko duten enpresa eta proiektu berrien alde eginez. Donostiak bere bokazio europarra erakutsi du, eta Europako ateak jo ditugu 78 proiektu hauekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube