Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hainbat kokaleku aztertzen ari da udala ospitale publikoaren eraikuntzarako
Azterketa bi fasetan gauzatuko da, lehen fasean 12 kokaleku aztertu eta alderatuko dira irizpide ezberdinak kontuan izanda: irisgarritasuna, mugikortasuna eta lur zati bakoitzaren ezaugarriak, besteak beste.Legealdi hasieratik azaldu du udal gobernuak norbere eskumenetik, eta elkarlanean, ospitale publikoaren proiektua aurrera eramateko borondate eta konpromiso irmoa.
Eusko Jaurlaritzak legealdi berri honetako Gobernu Programan ospitale publikoaren eraikuntzarako konpromisoa espreski jaso zezan lanean aritu ostean, Tolosako Udal Gobernuak ekin dio ospitale publikoa Tolosan eraikitzeko urratsak egiteari.
Udal gobernua abuztuaz geroztik ari da ospitale berria Tolosan kokatzeko aukera ezberdinak aztertzen.
Udal gobernuarentzat lehentasunezko gaia izanik eta honek duen garrantzia eta seriotasuna kontuan izanda, udalerrian eskualdeko ospitalea kokatzeko egon litezkeen aukera guztiak ezagutze aldera, arkitekto estudio bati eskatu zaio kokapen aukera ezberdinen hirigintza azterketa egitea.
Azterketa 2 fasetan
Eskatutako azterketak 2 fase izango ditu. Lehen fasean 12 kokaleku aztertuko dira: Santa Lutziako 4 lur zati, San Blas, Apattako bi lur zati, Usabal industriagunea, Olarrain, Iurramendi, San Esteban eta Montezkue.
Lehen fase honetan, beraz, aipaturiko kokalekuen azterketa eta alderaketa egingo da irizpide ezberdinak kontuan izanda: irisgarritasuna, mugikortasuna, lur zati bakoitzaren ezaugarriak, baldintzak, hirigintza kudeaketa eta aparkalekuak besteak beste.
Ospitaleak behar duen lurzoruaren okupazioaren planteamendua, eragindako udalaz gaindiko eta Lurralde Antolamenduko tresnak eta indarrean dagoen Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egoera ere aztertuko dira.
Lehen fasea amaituta, udal-gobernuak Korporazioa osatzen duten alderdiei eta eragileei, lan honen berri emango die. Ondoren, udal gobernua Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin harremanetan jarriko da dokumentuaren berri emateko eta beharrezkoak diren ondorengo urratsak egiteko, besteak beste, bigarren faseari ekiteko eta egokienak iritzitako eremuen azterketa sakona egiteko, behin betiko eremua zehazte bidean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31