Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/04

Pandemiak Hondarribian bizi duen egoeraren balantzea egin du Txomin Sagarzazu Alkateak

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Udaletxeko Areto Nagusian Hondarribian pandemiaren egoera baloratzeko, eta Udaletik egiten ari den lanaren errepaso bat egiteko.
Pandemiak Hondarribian bizi duen egoeraren balantzea egin du Txomin Sagarzazu Alkateak

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Udaletxeko Areto Nagusian Hondarribian pandemiaren egoera baloratzeko, eta Udaletik egiten ari den lanaren errepaso bat egiteko. “Osasun datuek mapan gorriz marrazten dute Hondarribia. Inguruko herriekin konparatuta apur bat hobe gaudela dirudi, baina datuak egunero aldatzen direnez, kontu handiarekin hartu beharrekoak dira”.

“Osasun egoerari dagokionez, herritarrak egoeraren jakitun direla esango nuke, eta erantzukizunez jokatzen ari direla. Aste honetan egun batez BAZ itxi behar izan dugu positibo bat zela eta, eta protokoloa abian jarri ondoren berriz ireki egin da. Herriko zaharren egoitzetan birusa sartu egin da, San Gabrielen egoiliar bat zendu egin da, eta aukera aprobetxatu nahiko nuke doluminak bidaltzeko. Hortaz gain, eskerrak eman nahi dizkiet egoitzetan eta eguneko zentroetan lan egiten duten profesionalei” dio Sagarzazuk.

“Hondarribiko Udaletik, eguneroko harremana daukagu ESI Bidasoarekin, informazio asko partekatzen dugu eta horrek behar den unetan lankidetza asko erreztu duela esango nuke. Udal zerbitzuei dagokienez, Gizarte Zerbitzuetan ia 280.000 bideratu dira diru-laguntzetan, eta beste 226.000 Irunekin batera abian daukagun Zubia Zentrorako. Ekonomia aldetik, ITXEKI Hondarribia programaren baita dirulaguntzen mugimendua uste baina mantsoago doa, baina ari gara baldintzak betetzen dituztenei laguntzak ematen. Bonoen sistema Eusko Jaurlaritzaren proiektura egokitu eta martxan jarri dugu, eta beharrezkoak diren neurriak hartu dira eta hartuko dira” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

Udaltzaingoaren kontrolak herriaren sarreran

Herriko sarrera eta irteeretan Udaltzaingoak bide-kontrolak egiten dituela aipatu behar dut. Alarma Egoera jarri denetik, 22 zigor akta ipini dira, gehienak bizilekutik sarrera eta irteera ez errespetatzeagatik, edota gehienezko 6ko taldeak ez betetzeagatik ere. Hortan jarraituko dugula argi esan nahi dut”.

“Bizitza sozialak aurrera jarrai dezan, Udaletik kultur jarduerak garatzen jarraitzen dugu, azoka, Liburutegia, Euskaltegia, Kiroldegia, Gaztelekua… egokitzapenekin bada ere, martxan daude. Udalean bertan, telematikoki eta telefono bidezko arreta etengabea da, eta Pleno zein batzordeak telematikoak izango dira hemendik aurrera”.

“Datozen asteetan, duela hilabete batzuk egin genuen bezala, herri-eragileekin elkartu nahi dugu. Harremana estutu egin behar dugu, lehenik gizarte arloko elkarteekin, baita hezkuntza arloko eta ekonomikoekin ere”.

“Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean, bihar bertan LABI delakoa elkartuko da, eta badirudi neurri zorrotzagoak abian jartzeko asmotan. Argi utzi nahi dut Hondarribiko Udala prest dagoela aurre egiteko egoera berriei”.

Amaitzeko, Alkateak eskerrak eman dizkie “gure osasun egoera hobea izan dadin hainbesteko lana egiten duten guztiei. Egoerak luzera joko du, beraz, eskerrak eta animoak” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube