Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/17

Udalak beste urrats bat eman du Easo plaza urbanizatzeko

Proiektu honekin plaza zabal eta seguruago bat lortuko da.
Eneko Goia

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du San Bartolome eremua urbanizatzeko proiektuaren aldaketa (Easo plazako obraren aldaketa). 

Proiektuaren helburua da ahalik eta plaza zabal eta seguruena sortzea, pasatzeko bide nagusiak errespetatuz, Easo kaleko galtzadaren ondoan eta kalearen beraren eraikinen fatxadaren ondoan, bai eta suhiltzaileak Arroka kalera larrialdietara igarotzea ere.

Easo plaza hiriarentzat garrantzi handia duen ingurune batean dago. Oinezko asko biltzen dituen eremu publikoa da, bai egonaldi iraunkorrekoa bai bide nagusien arteko pasabideak komunikatzen dituena.

Plaza horrek gaur egun erabiltzen ez diren lurpeko komun publikoak ditu, azaleran koloma-luminaria baten bidez seinaleztatuak, eta horren inguruan eskailera kurbatuen bidezko sarbideak. Komun horiek zerbitzu publiko hau mantentzeko egokitzea baztertu egin da, segurtasun-, irisgarritasun- eta mantentze-arazoak direla eta. Hori dela eta, arrasean komun autogarbigarriko modulu aurrefabrikatua ezarriko da, hirian dagoeneko ezarri diren beste batzuen antzekoa. Modulu hau egungo lorategi-eremuan kokatuko da, Amara kalera  dijoan Autonomia kaleko aparkalekuaren irteeraren ondoan.

Beste jarduketetako bat esnea saltzen duen etxola Easo kaleko mendebaldeko espaloian kokatzea izango da, atzeko lorategira metro batzuk eramanez. Horrela, komunen parean geratuko da eta Easo kalean bertan oinezkoentzako lekua utziko da.

Gainera, jatorriz Amara kalearen ertzean zeuden hondakin edukiontziak birkokatu dira eta Autonomia kaleko autobus geltoki zaharraren eremura eraman dira.

Plaza seguru bat bermatzeko, ikuspena eta iragazkortasuna hainbat ikuspuntutatik mugatzen zuten zenbait zuhaitz kenduko dira, nahiz eta kasu gehienetan daudenak errespetatu diren, puntu gatazkatsuenetan izan ezik. Halaber, neurri handi batean hiriko altzariak argiztatuko dira, eremu horretako puntu beltzak baztertuz.

Antzinako komunetako kanpoko elementuak (zutabea, baranda eta zokaloa) nahitaez kontserbatu behar dira, PEPPUCn katalogatuak daudelako. Beraz, plazaren elementu nagusi gisa jarriko dira, horien inguruan hormigoizko eta zurezko plataforma bat dutela.

Estilo horri jarraituz, plazako iparraldeko izkinan ere lore-aska bat jarriko da banku gisa, tamaina handiko zuhaitza integratuz. Gainera, beste banku batzuk jarriko dira bideen mugetan.

Gainerako tokiak libre geldituko dira behar diren ekitaldiak hartzeko, hala nola auzoko jaiak, aldi baterako txurro-denda edo antzekoak.

Epe luzeko kreditu eragiketa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du baimena ematea epe luzeko kreditu eragiketa bat egin eta 13,4 milioi euroko mailegua hartzeko. Udalak mailegu hau erabiliko du, 2020.urtean COVID-19 osasun-krisiaren ondorioz izandako defizitaren zati bati aurre egiteko.

Zaporeak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 20.000 euro ematea Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkarteari, “Sutea Morian: larrialdia arintzen Lesbosen, Grezian” proiektua finantzatzeko zuzeneko diru-laguntza gisa. Proiektu hau 2020ko irailean hasi zen eta 2020ko abenduan bukatuko da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube