Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/06

Plaiaundiko kirol-instalazioen lekualdaketa, errealitate izatetik gero eta gertuago

EAJ-PNVk jakitera eman duenez, dagoeneko formulatu da HAPOaren aldaketa puntualerako egin beharreko tramitazioa. Laster, Plangintzako Aholku Batzordean aurkeztuko da Txenpereneako proiektu berriaren proposamena
Plaiaundiko kirol-instalazioen lekualdaketa, errealitate izatetik gero eta gertuago

25 urte baino gehiago itxaroten pasa ondoren, eta Plaiaundiko kirol instalazioak birkokatzeko dozena bat aukera baino gehiago proposatu eta aztertu eta gero, azkenean, 2018ko abenduaren 28an, aurretiko azterlan baten eta udal hirigintza arloko zuzendariaren aldeko txostenaren babesarekin EAJ-PNVk, Elkarrekin Podemos-ek eta EH Bilduk, (Irungo Udaleko osoko bilkuraren gehiengoak), Txenperenea kokaleku ezin hobea zela defendatu genuen mozio baten bitartez. Plaiaundiko kirol instalakuntzak lekuz aldatzeko kokapen onena eta bakarra. Mozioak, aldeko 13 boto (EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu), kontrako 2 (PP) eta 10 abstentzio (PSE, egungo udal gobernua) jaso zituen.

Hiru taldeek Txenperenearen aldeko apustu irmoa egin genuenetik bi urte baino gehiago igaro dira. Baina, azkenean, HAPOaren aldaketa puntuala formulatzeko dokumentua sinatu du gobernuak. Garrantzi handiko dokumentua, eta epeei dagokionean, oso urrun ez dagoen denbora tarte batean, Txenpereneako kirol espazioa errealitate bihurtzeko hasiera ematen diona. Dokumentu horrek, halaber, Txenperenea eremuko magalaren, 159.500 m2 urbanizagarri horietan egingo den antolamendua proposatzen eta jasotzen du; Oinaurre, Lapize eta Larreaundi arteko hiri-bilbea, kirol-instalazio berriak, bide berriak, berdeguneak eta hainbat ekipamendu.

Era berean, egindako apustu irmoak, lekualdaketa gauzatzeaz gain, Plaiaundiko parke naturala berreskuratzeko inflexio-puntua ere ekarri zuen. Hiriak urteak pairatzen zeraman arazo historikoari irtenbidea emateko aukera mahaigaineratu zen. Erabaki honek udal-gobernua ere iratzarri zuen, gainera, hau lekualdatzearen hirigintza-izapidetzea abian jartzera premiatuz.

Hala ba, egiten ari garen lanari esker, lekualdaketa aurrera doa, eta udal teknikariek antolamendu bat landu dute. Antolamendu horrek kirol gune zabal eta handi berri bat proposatzen du, eta bere garaian erabiltzaileek zein kirol klubek azaldu zituzten beharrak islatzen ditu ere; aldagelak, harmaila estaliak, aparkaleku-plazak… Gune horrek, gainera, eraikitzear den Hego-Ingurabide berritik ibilgailuentzako sarbidea izango du. Halaber, inguruko hezkuntza zentroetatik oso hurbil dagoenez, Irungo herritarrei aukera emango die hiriko erdigunetik oinez eta/edo bizikletaz modu eroso eta seguruan gerturatzeko.

Amaitzeko, esan behar da egun batzuk barru Plangintzako Aholku Batzordea izango dela, eta bertan Txenperenea eremua antolatzen duen proposamena zehatzago azalduko dela. Era berean, azpimarratzekoa iruditzen zaigu, alderdi politikoen arteko lankidetzari esker lortutakoa gailentzea. Irunen hobe bat lortu ahal izateko eta proiektu garrantzitsuak aurrera ateratzeko, argi geratu da interes alderdikoiak alde batera utzi behar direla.

Irungo EAJ-PNVtik lanean jarraitzen dugu, beste erakunde batzuekin lankidetzan, Txenpereneako kirol instalazio berriak eta Plaiaundi parke ekologikoa berreskuratu eta babesteko tramitazio eta gauzatze epeak arintzeko asmoz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube