Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/04

EAJ-PNV-k salatu du EH Bilduren koherentzia eza Topoarekin

Alderdi jeltzaleak kritikatu du EH Bilduren jarrera, izan ere, beste udalerri batentzat inbertsioa dena, hiriarentzat beharrezkoa ez den gastua da
EAJ-PNV-k salatu du EH Bilduren koherentzia eza Topoarekin

EAJ-PNVk EH Bilduren koherentzia eza salatu du, izan ere, iritzi guztiz kontrajarriak ditu Topoari buruz. Jeltzaleen iritziz, Topoa hiriko zein inguruko mugikortasuna hobetzeko proiektua da. Hori dela eta, EAJ-PNVri harrigarria iruditu zaio Donostiako Udaleko EH Bilduren bi zinegotzi ikustea Pasaian Topoaren lurperatzea eskatzeko ekitaldi batean, eta horrenbestez, kritikatu du EH Bilduren hipokrisia, izan ere, beste udalerri batentzat inbertsioa dena, hiriarentzat beharrezkoa ez den gastua da.

Hortaz, alderdi jeltzaleak EH Bilduri eskatu dio demagogia egiteari uzteko, hiriaren ondoko beste udalerri batean lurperatzearen alde egiteagatik, hirian uneoro kritikatu eta boikoteatzen saiatzen den bitartean. “Ez da koherentea esatea udalerri batentzat ona dena beste batentzat txarra izatea, errealitatea bestelakoa denean: Topoaren lurperatzea onerako aldaketa izango da hiriaren, bere inguruaren eta lurraldearen mugikortasunean”, adierazi du.

Era berean, EAJ-PNVk EH Bilduren jarrera salatu du, izan ere, Topoaren proiektua politikoki erabiltzen du eta iritzi ezberdinak ematen ditu, udalerri bakoitzean duen interes politikoaren arabera. Hortaz, eskatu dio, iritzi bakarra izateko, eta honakoa gaineratu du: “EAJ-PNVk argi du, azpiegituran egiten diren hobekuntza guztiak ongietorriak direla eta izango direla, eta gure babesa izango dutela”. Horren harian segidakoa kritikatu du: “EH Bilduk Pasaian edo Bilbon duen iritzia Donostian duenaren guztiz kontrakoa da, eta hori ulergaitza da”.

EAJ-PNVk halaber azpimarratu du, Topoaren azpiegitura hirian hainbat hobekuntza izan dituela Altza, Intxaurrondo, Herrera eta Loiolako proiektuekin, eta gehiago hobetuko dela hurrengo urteetan, igarobidearen proiektuarekin zein Pasaia eta Galtzarabordako loturarekin eta Loiolako Erriberako aldageltokiarekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube