Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/03

27 poligonoko sarbide berria eraikitzeko proiektuari heldu dio berriro ere Aldundiak

Diputatuen Kontseiluak industriagunea eta GI-2132 errepidea Astigarraga parean lotzeko egitasmoa jasotzen duen kontratazio espedientea onartu du
27 poligonoko sarbide berria eraikitzeko proiektuari heldu dio berriro ere Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du GI-2132 errepidea Astigarraga parean Donostiako Martutene auzoan dagoen 27 poligonoarekin lotzeko proiektuaren kontratazio espedientea. Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, proiektua urte hasieran onartu zuen Aldundiak baina gero, COVID-19 pandemiak eragindako krisia zela eta, behin behinean gelditu zuen. “Orain, finantza agertokia argituta da; batez ere Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioari esker, defizit gaitasuna eman diguna. Honi esker, gai gara honelako proiektuak berriro ere martxan jartzeko”, esan du. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 6.709.300,98 euro da  (%21eko BEZa barne) eta lanak gauzatzeko epea hamar hilabete.

Mendoza hedabideen aurrean agertu da gaur goizean, astero bezala, Diputatuen Kontseiluan hartu diren erabakien berri emateko. “27 poligonoa enpresa parke zabala da, gaur egun sarbide bakarra duena, GI-40 errepidean dagoen biribilgune batetik egiten dena. Proiektu honen helburu nagusia bide horretako trafikoa arintzea da”, azaldu du. “Sarbide berriak edukiera handiko sarearekin lotune zuzena eratzea ekarriko du. Honek asko arinduko du gaur egungo biribilguneak jasaten duen trafikoa”, zehaztu du Mendozak. “Martuteneko biribilgunean, egunero eta ordu puntatan, trafiko handia pilatu ohi da. Donostiako sarrera bat da erabiltzaile askorentzat eta, hori dela eta, bertan batzen diren 27 Poligonora sartu edo irteten diren ibilgailuak, Ospitaletik datozenak edo hara doazenak, Donostian sartu edo irten nahi dutenak eta AP-8tik sartu edo irteteen ari direnak. Industriagunera sarbide berriarekin, 27 poligonoko trafikoa asko arinduko da eta, ondorioz, Martuteneko biribilgunea deskongestionatzen lagunduko du”, gaineratu du.  

Honela, sarrera berri honen irekierak mesede egingo dio GI-40ko zirkulazioari, ibilgailu kopurua murriztu eta hauen fluxua hobetuko baitu. Foru bozeramaileak gogoratu duenez, Donostia eta Astigarragako udalek egindako eskariei erantzuten die proiektuak, Martuteneko 27 poligonorako sarrera-irteerak eta inguruko trafikoak arintzeko neurriak eskatzen baitzituzten. Proiektuan proposatzen da lotura erdi bat egitea GI-2132 errepidearen 7,200 kilometro puntuaren parean, Astigarragako Bidebitarte biribilgunetik poligonorako eta poligonotik biribilgune horretarako mugimenduak ahalbidetzeko, hartara, gaitasun handiko sareko sarbidea ahalbidetzen da. “Bide berri bat sortuko da lotura erditik, zeinak Petritegiko bidea gurutzatuko duen; ondoren, Astigarragako Galtzaur auzoa eta Antondegi gaina inguratuko ditu; eta, azkenik, 27 poligonoko Ubarburu pasealekuari lotuko zaio”, azaldu du foru arduradunak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube