Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/04

Onartutako Foru Araua koherentea da 2010ean Batzar Nagusietan adostutako Ponentziarekin

A-636 autobiaren Beasain eta Bergara arteko zati jakin batzuk erabiltzeko kanona arautzen duen Foru Araua onartzeak erabilera bidezko ordainketa-sistema bat ezartzea ahalbidetuko digu, hein batean gure bideen mantentze garestiak dakarren karga arinduko duena
Onartutako Foru Araua koherentea da 2010ean Batzar Nagusietan adostutako Ponentziarekin

“Koherentziaz, sarearen uniformetasunez, eta Batzar Nagusi hauek 2010ean onartutako Gipuzkoako errepideen finantzaketa-politikari buruzko txostenarekin bat etorriz, zeinaren ondorioen arabera eraiki berri diren ahalmen handiko errepideek ibilgailu guztientzako bidesaria izan behar duten, astunak edo arinak izan, A-636 autobidean erabileragatiko ordainketa-erregimen bat ezartzearen aldekoak gara, Europako herrialde askotan egiten den bezala“ adierazi du, Eric Galvezek EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, A-636 autobian Beasain eta Bergara arteko zati batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautuko duen Foru Araua onartu ostean. “Aipatu batzorde txostengilearen ondorioetan jasotzen den bezala, arazo larri bat antzeman zen errepideen finantzaketaren atalean, eta hori 2010. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak gaur egun baino aurrekontu altuagoa zuela – azpimarratu du –. Hala ere, etorkizunera begira erantzukizun ariketa eginez, ulertu zen tokiko trafikoez gain beharrezkoa zela igarobideak ere inplikatzea gidarien zerbitzura jartzen den azpiegituraren finantzaketan”. “Gipuzkoa kokagune estrategikoa da ardatz atlantikoan – jarraitu du Galvezek –, eta horrek erantzukizun handia dakar gure zerbitzu- eta mantentze-mailari eusteko orduan, trafiko ugariak eta Gipuzkoako konplexutasun geografiko eta urbanoek erronka handia ekarri. Erronka horri erabileragatik ordaintzeko sistema baten bidez erantzun behar diogu – azpimarratu du –, gure bideen mantentze garestiak dakarren zama arintzeko.

Oposizioko taldeei, eh Bilduri eta Elkarrekin Gipuzkoari dagokienez, Eric Galvezek esan du ez dela ulergarria bi taldeen jarrera. "Biak ala biak erabileragatiko ordainketaren aldekoak dira, baita erabiltzen eta kutsatzen duenak ordaindu behar duelako printzipioaren aldekoak ere, eta gaur ordea, printzipio horiek jasotzen dituen eta Batzar Nagusietan onartu den Foru Arauaren aurka agertu dira". "Uste dugu kontraesana dela, Elkarrekin Gipuzkoaren aldetik, garraio publikoa sustatzeaz hitz egitea, A-636 edukiera handiko bidea doakoa izatea nahi dutenean. Horrekin, sustatzen den gauza bakarra ibilgailu pribatuaren erabilera da. – azpimarratu du –. Ez da koherentea gure ustez, Elkarrekin Gipuzkoaren argudioa, A-636 errepidea tokiko trafikoagatik bakarrik erabiltzen denez, ez litzatekeela bidesaririk jarri behar. Ez dute hori baieztatzeko daturik, baina bai AP-8/AP-I erabiltzen duten lokalen datuak, asko baitira: gaur egun, ABIATUko 100.000 erabiltzaile ditugu; 2019an, guztira, 26M €itzuli zitzaizkien, eta 2020an, abuztura arte, 12,6 milioi. Zifra hori murriztu egin da, jakina, konfinamenduaren ondorioz".

Eh Bilduri dagokionez, Eric Galvezek esan du "are ulertezinagoa" dela eh Bilduren jarrera, izan ere, "Foru gobernua gidatzen zutenean, Gipuzkoako bide guztietan (A-636 barne) bidesariak ezartzearen alde agertu ziren, eta horren inguruko Foru Araua aurkeztu zuten. Bide batez, gaur onartutako Foru Arauaren aurka egiteko erabili duten argudioetako bakar bat bera ere ez zuten orduan sartu  beraiek aurkeztutako foru arauean”  gogoratu du. Erabateko inkoherentzia dela ere azpimarratu du.

Aurrera egin behar dugu bidesariaren bidez finantzatzen diren bide batzuen eta zergadun gipuzkoarren zergen bidez finantzatzen diren bideen arteko desoreka zuzentzeko – jarraitu du bozeramaile jeltzaleak –. 2010ean Batzar Nagusietan landu zen ponentzian zentratu behar da eztabaida. Ponentzia horren ondorioak indarrean daude oraindik, eta eraikuntza berriko edukiera handiko errepideek ibilgailu guztientzako bidesaria izan behar dutela ezartzen du – adierazi du Eric Galvezek –. Une hartan ulertu zen, baita orain ere tokiko trafikoez gain, beharrezkoa zela igarobide trafikoa ere inplikatzea gidarien zerbitzura jartzen den azpiegituraren finantzaketan. Eta uste dut ponentziak lortu zuen adostasun zabala dela gaur onartutako Foru Arauaren oinarria” azpimarratu du.

“A-636 autobiaren Beasain eta Bergara arteko zati jakin batzuk erabiltzeko kanona arautzen duen Foru Araua onartzeak, erabilera bakoitzeko ordainketa-kanon bat ezartzea ahalbidetuko digu, hein batean gure bideen mantentze garestiak dakarren karga arinduz. Gipuzkoaren interes orokorrarekin bat datorrena” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube