Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/03

EAJ-PNVk Martuteneko espetxea ixteko konpromisoa lehenbailehen betetzeko eskatu dio Barne ministroari

Maribel Vaquerok salatu duenez, duela 15 urtetik "iragarritako aurreikuspen guztiak sistematikoki urratzen dira", Txomin Enearen garapena baldintzatuz.

Martuteneko espetxea ixteko "hartutako konpromisoak lehenbailehen betetzeko" eskatu dio Maribel Vaquerok Barne ministroari. Goi-ganberako Gobernuaren kontrolerako saioan, EAJ-PNVko senatariak Fernando Grande-Marlaskari gogorarazi dio 15 urte igaro direla Donostiako Udalarekin espetxea amortizatzeko lehen akordioa sinatu zenetik eta, epealdi horretan, sistematikoki urratu direla horretarako iragarritako aurreikuspen guztiak, Txomin Enea inguruko hirigintza-garapena baldintzatuz.

Senatari jeltzaleak kritikatu egin du joan den ostegunean egindako galderaren aurkezpenaren erantzuna, bai eta espetxearen itxierari buruzko gestioen egoera ezagutzeko Donostiako alkateak aldez aurretik bidali zion gutunarena ere, asteburu honetan egunkari baten bidez iritsi izana, Zubietako zentroko lanak 2021ean hasiko zirela iragartzen zuena. "Titular asko, promesa asko eta galdera bat erantzun gabe: noiz itxiko da Martuteneko espetxea?", esan du. Vaquerok Grande-Marlaskari gogorarazi dionez, berak eta karguan egon diren beste batzuek onartu dute Gipuzkoako hiriburuan dagoen zentroak gabezia estrukturalak eta funtzionalak dituela, eta, ondorioz, ezin direla zigorra berrezteko eta gizarteratzeko helburuak bete.

Ministroak Zubietako espetxeko lanak 2021eko bigarren hiruhilekoan hasiko direla iragarri arren, eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan hurrengo lau urteetarako urte anitzeko partidak aurreikusi arren, senatari jeltzaleak bere zalantzak azaldu ditu, "2011n ere 23 milioi euro aurreikusi zirelako proiektu honetarako eta ez zen gauzatu". Vaquerok azaldu duenez, Txomin Enean dagoeneko garatu da hiriaren eta bizitegiaren eraldaketa sakonaren lehen fasea, eta altuera-maila igo egin da eremu osoan uholdeak saihesteko, espetxean izan ezik; izan ere, Eskuzaitzetako zentro berrira eramatearen mende dago hirigintza garatzeko proiektuaren bigarren fasea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube