Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriako EAJ udal taldeak 2021eko zergen eta tasen izozteari bere babesa eman dio
“Bizi dugun krisi momentu honetan herritarrei zergak eta tasak igotzea egokia denik ez dugu uste, baina aldi berean udal finantzetan oreka bat mantentzea beharrezkoa da errenteriarren beharrak artatu ahal izateko”.Errenteriako udalaren udal batzak gaur egindako osoko bilkuran 2021erako ordenantza fiskalak onartu dira eta EAJ udal taldeak 2021eko zerga eta tasak izozteari bere babesa eman dio. Elixabete Murua jeltzaleen bozeramaileak azaldu duenez “bizi dugun krisi momentu honetan herritarrei zergak eta tasak igotzea egokia denik ez dugu uste, baina aldi berean udal finantzetan oreka bat mantentzea beharrezkoa da errenteriarren beharrak artatu ahal izateko. Krisia medio udalaren diru-sarrerak gutxitu dira eta 2021eko zergak eta tasak izozteak ere diru-sarrera galera bat suposatuko du. Hala ere uste dugu izozketa beharrezkoa dela, udalak esfortzu hori egin dezakeela eta aurrekontuetan egin beharko dugula ahalegin berezia lehentasunak jarriz eta gutxiagorekin gehiago eginez”. Zergak eta tasak oro har izoztea eta aurten ezarritako zerga egutegi malguarekin jarraitzea aukerarik egokiena dela uste dute jeltzaleek eta hala adierazi diote udal gobernuari.
EAJ udal taldeak azaldu du, hala ere, pena dela azken urteetan mahai gainean jarri duten udal tasa eta zergen progresibitatea aurten ere ezin aplikatu ahal izatea. Jeltzaleen iritziz, bereziki egun bizi ditugun bezalako momentuetan ezinbestekoa delako, ahal den neurrian, baliabide gehien dutenek gehiago ordaintzea eta gutxien dutenek gutxiago. “Azken urteetan hondakin bilketaren eta uraren tasetan proposatu ditugun diru-sarreren baitako hobariak aplikatzea ez da posible izango tamalez, oraindik ez baitira ordenantza fiskaletan txertatu” jarraitu du Muruak. Udal gobernuak 2020ko ordenantza fiskalen eztabaidan jeltzaleen helburuekin bat egiten zuela azaldu eta progresibitatearen lanketa horri heltzeko konpromisoa hartu zuela gogora ekarri du EAJk. “Konpromiso hori ez betetzea ulergarria da azken hilabeteetan bizi dugun egoera konplexua aintzat hartuta, baina ez genuke nahi 2022ko ordenantza fiskaletan egoera berdinean egoterik eta ahal bezain laster horri heltzea nahi genuke. Gure esku dagoena egiteko prest gaude guztiok partekatzen dugun helburu hori lortzen laguntzeko”.
EAJ udal taldeak azpimarratu du, baita ere, errenteriarren beharren eta udalaren finantzen arteko oreka mantentzeko hobariak zentzuz eta erantzukizunez aplikatu behar direla, helburu justifikatu batekin eta desorekak areagotzea saihestuz. Hori lortu ezin den kasuetan herritarrei nahiz herriko jarduera ekonomikoei laguntzeko udalak dituen bestelako erremintak erabiltzea hobea dela azaldu du udal talde jeltzaleko bozeramaileak “aurten bideratu ditugu, adibidez, hainbat laguntza ekonomiko covid-19aren eragina leuntzeko, baina ez dute zertan beti laguntza ekonomikoak izan behar, jarduera ekonomiko horiek dituzten oztopoak gainditzeko edota herritarrek egin beharreko ordainketak errazteko malgutasun batekin jokatzea ere bada aukera bat”. Horiek horrela eta zergen eta tasen izoztea eta malgutasuna, oreka mantenduz krisiari aurre egiteko modu egokia dela iritzita, proposamenaren alde bozkatu dute jeltzaleek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31