Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aldundiak eta Eusko Ikaskuntzak harremanak estutu dituzte euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuteko
Markel Olano diputatu nagusia Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari berriarekin elkartu da eta erakunde honen lana aitortu du Euskal Herriak bizi dituen desafioen aurrean “ezagutza eta erantzuna" emateko garaianGipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari berriak bilera egin dute bi erakundeen arteko harremanak sendotu eta Eusko Ikaskuntzak 2020-2024 aldirako ezarritako lan-ildoak partekatu asmoz. Urkizak Iñaki Dorronsoren eskutik jaso berri du erakundearen gidaritza eta, 102 urteko historian, ardura hori betetzen duen zortzigarren presidentea izango da, lehen emakumea agintari lan horretan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorean parte hartzen du, erakunde fundatzaileetako bat den heinean, eta, haren izenean, diputatu nagusiak bere lankidetza eskaini dio presidente berriari, erakunde honek euskal gizartearen "adierazpen bizi eta pizgarri" gisa eta "gure garaiko erronken aurrean ezagutza eta ekimena sortzeko" eragile gisa jokatzen duen lana nabarmenduz. "Pandemiak areagotu dituen kezka eta erronka sakonen aurrean, inoiz baino beharrezkoagoak dira Euskal Herrian jatorri eta helburu duten azterketa, eztabaida eta ikerketa guneak, euskal herritarren kezkei erantzutea helburu dutenak", adierazi du.
Hori horrela, diputatu nagusiak konpromisoa hartu du Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan jarraitzeko hainbat arlotan, hala nola Etorkizuna Eraikizen esparruan abian jarritako ekimenetan, bai eta euskal kulturari, hizkuntza-berdintasunari, kultura demokratikoari, lurralde-orekari eta gizarte-kohesioari lotutako balioetan sakontzeko asmoa duten eremuetan ere, besteak beste.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31