Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/23

COVID19aren egoera epidemiologikoak Andoaingo Udala neurri berriak hartzera behartzen du

Udalerriak bizi duen egoera zailaren ondorioz, erantzunkidetasunerako eta kontu handiz ibiltzeko deia egiten da
COVID19aren egoera epidemiologikoak Andoaingo Udala neurri berriak hartzera behartzen du

Andoaingo Udalak neurri sorta berri bat hartu du COVID19k sortutako egoera epidemiologiko berriaren aurrean. Birusaren intzidentziak nabarmen egin du gora Andoainen azken egunetan, eta "eremu gorrian" sartu da, 100.000 biztanleren gainean metatutako intzidentzia-ratioaren arabera. Azken eguneratzeak 602,21eko tasa eta 1,73ko I(D) bat adierazten du. Urria osoan zehar (urriaren 22ra arte eguneratua) 105 kasu baieztatu dira udalerrian.

Udalerriak bizi duen egoera zailaren ondorioz, erantzunkidetasunerako eta arreta handiz jokatzeko deia egiten da. Neurri berriak gaur bertan sartuko dira indarrean, urriaren 23an, eta osasun egoera berrezarri arte luzatuko dira. Datorren ostiralean, hartutako neurriak berrikusi eta eguneratuko dira, beharrezkoa izanez gero:

  • Udalak elkarteekin eta herritarrekin deitutako edozein BILERA bertan behera uzten da.
  • BASTEROren kultura-programazioa bertan behera geratzen da.
  • ZINEMAren programazioa eteten da.
  • Basteroko ERAKUSKETA aretoa ixten da.
  • Musika Eskolako BANDAren eta ABESBATZAren jarduera eteten da.
  • LUDOTEKA ez da martxan jarriko.
  • GAZTE LOKALA itxi egiten da, eta online jarduerara egokitzen da.
  • LIBURUTEGIA itxi egiten da, eta zerbitzua aurrez hitzordua eskatuta emango da.
  • KIROLDEGIAK antolatutako ikastaroak bertan behera geratzen dira.
  • JUBILATUEN ETXEAk ixten dira.
  • HAURREN PARKE PUBLIKOAK ixten dira.
  • Ikastetxeetako eta udalerriko sarreren DESINFEKZIOAK indartzen dira.
  • Asteroko AZOKA bi kokalekutan banatuko da: Makaldegian (elikagaiak) eta Goikoplazan (elikagaiak ez diren produktuak).

Era berean, Andoaingo Udalak gogorarazten du Eusko Jaurlaritzaren 4447 eta 4448 aginduak nahitaez bete behar direla, eta ezarritako gomendio orokorrak jarraitzea eskatzen du:

- Elkarteak edo bilerak gehienez 6 lagunera murriztea.

- Udalerritik ez irtetea eta ez sartzea, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietan izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik edo ohiko bizilekura itzultzeagatik gertatzen diren joan-etorrietan izan ezik, mendekoak artatu eta laguntzeagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik.

- Bizikidetza egonkorreko taldetik kanpo gizarte-topaketak mugatzea, gizarte-harremanak ahalik eta gehien saihestuz.

- Ezinbestekoa ez den eta atzeratu daitekeen edozein familia- edo gizarte-jarduera bertan behera uztea edo atzeratzea.

- Ahal den neurrian, gizarte-topaketak bizikidetza-talde egonkorrera mugatzea eta gizarteratze-jarduerak ondo aireztatutako espazio irekietan egitea.

Neurri horiek 2020ko urriaren 23tik 2020ko azaroaren 5era arte izango dute eragina, biak barne. Hala ere, jasotako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, epidemiologia- eta osasun-egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.

Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, Andoaingo Udalak gogorarazi nahi du andoindarren eskura dituela bere komunikazio-bide guztiak. Web orriko informazioa neurri berriak hartu ahala eguneratuko da, eta horiek ere komunikabideei helaraziko zaizkie.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube