Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xabier Iridoy: guretzat, bertakoa egoki sustatzea funtsezkoa da
Kontsumo-bonuen helburuak, Irungo merkataritzan, ostalaritzan eta kultura ekimenetan pertsonen laguntza eta kontsumo kontzientea sustatzea izan beharko lukeHiriak aurrera egin dezan, gure taldetik, EAJ-PNVtik, beharrezkoa ikusten dugu hainbat esparru zehatz sustatzearen aldeko apustu irmoa egitea. Besteak beste, tokiko merkataritza, ostalaritza eta kultura indartzea, eta gizarte-laguntzak hobetzea eta osatzea. Talde politiko desberdinen arteko eta beste erakunde edo elkarteen arteko lankidetza eta adostasuna beharko duten kontuak.
Hurbileko merkataritzari dagokionez, zoritxarrez, hau gainbeheran dago. Are gehiago, gaian pittin bat sakonduz gero, datu ofizialek, Irunen beste inon baino denda gehiago ixten direla adierazten dute. Egia da, errealitate horretan zerikusi handia izango dutela online erosteko plataformen garapenek, bai eta pertsonen erosteko ohituren aldaketek ere, baina ez da hori guztia. Aipatutakoak ezin ditugu bizi dugun egoera arrazoitzeko aitzakia gisa erabili. Arrazoia plataforma berriak soilik balira, Irungo egoera beste hiri batzuekin parekatuta egongo litzateke, eta ez da horrela izaten ari. Gainera, egia da, orain pandemiaren ondorioek ere ez dutela askorik lagundu; jende gutxiago ibili da kalean, pandemiari aurrera egiteko neurri murritzaileak ezarri dira, etab.
Hala ba, horren harira, sortatu zen egoerari aurre egiteko asmoz, Udaletxeko talde politiko guztien artean, "Irun Aurrera" Planaren barruan, hirian kontsumoa sustatzeko 150.000 euroko partida bat bideratzea adostu genuen pasaden maiatzean. Laguntza hori ezinbestekoa eta beharrezkoa iruditzen zaigu, noski, baina neurri hauek merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreekin adostea ere ezinbestekoa iruditzen zitzaigun. Tamalez, hori ez zen horrela izan, eta kontsumo-bonuek ez dute izan behar zuten eragina izan. Deskontu-txartel gisa baino ez dute funtzionatu, eta, horregatik, oro har gure hiriko merkataritza orokorrean eragin txikia izan du. Egia da erosketa Irungo merkataritzan egin dela, baina gure ustez lehentasuna izan beharko lukeen helburutik urrun dago hau. Bonoen helburuak; gure hiriko merkataritzan eta ostalaritzan pertsonen laguntza eta kontsumo kontzientea sustatzea izan beharko luke.
Are gehiago, datuak aztertuz gero, ez dela diru-laguntzen aurrekontu osoa kontsumitu ikus dezakegu, baita saltokien eta ostalaritzako lokalen parte-hartzea oso urria izan dela ere: saltokiak %12 eta ostalaritza %6. Datu oso esanguratsuak, eta bonu horien dinamika hobetu daitekeela erakusten dutenak. Udalak apustu sendoagoa egin behar du.
Amaitzeko, Udalak kulturarako 44.000 euroko laguntza abian jarri duela egia bada ere, uste dugu diru kopuru hau, baliozkotzat jotzen diren proposamen guztiei erantzuteko nahikoak ez bada, benetako helburua lortzeko osatu egin beharko liratekeela. Helburu argi eta zuzena, artista irundarrek eta bertako elkarte eta kultur erakundeek, aurrera egiteko baliabide nahikoak izan ditzatela, ez daitezela baztertuta sentitu. Izan ere, denok dakigu elkarte bat desagertzen denean, oso zaila dela hau berriro suspertzea. Gure taldearentzat, Irungo EAJ-PNVrentzat, bertakoa egoki sustatzea funtsezkoa da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31