Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Easo abesbatzak pandemian hildakoen omenezko kontzertua eskainiko du
Kontzertua azaroaren 2an izango da, 20:15ean, San Vicente elizan.Easo Abesbatzak, Donostiako Udalarekin batera, omenaldi-ekitaldi bat eskainiko du, doan, pandemian hildakoen omenez, bai Covid-19gatik, bai beste arrazoiengatik, azaroaren 2an, 20:15ean, San Vicente elizan.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “omenaldi honen bidez, berriro ere, une zail hauetan utzi gaituzten herritar guztiak gogoratu nahi ditugu, baita haien familiei gure estimua erakutsi ere”.
Behar diren osasun neurriak beteko direla bermatzeko, kontzertuak toki kopuru mugatua izango du eta, beraz, ezinbestekoa izango da gonbidapena eskatzea (gehienez 2 pertsona bakoitzeko) Donostia Kulturaren web orriaren bidez. Eskuragarri dauden 240 gonbidapenak hilaren 21aren (asteazkena) 14:00etatik aurrera eskatu ahal izango dira, esteka honetan: https://labur.eus/YcDjF. Eskatzaileek konfirmazio mezu elektroniko bat jasoko dute eta kontzertuaren sarreran izena eman beharko dute, baina ez da sarrera fisikorik izango.
Kontzertuaren lehen zatian, Easo abesbatzak, Gorka Mirandak zuzenduta, Jesus Guridiren Requiem meza interpretatuko du, eta bigarrenean, Easo kapera gregorianistak hilen liturgiaren kantuak interpretatuko ditu, Demetrio Esnaolak zuzenduta.
Easo Abesbatza
Easo Abesbatza nazioartean ospe handiena duen Donostiako musika taldeetako bat da. Ahots grabeen koru gisa sortu zen 1940an, eta euskal musika herrikoia zabaltzeko helburua du. 2006az geroztik, abesbatza femeninoa eta mistoa du.
80 urteetan iraun du etenaldirik gabe, bere ezaugarri amateurra mantenduz eta, egun, erakunde sendotua da, aktibitate handia garatzen duelarik formazio musikalaren eta koralaren alorrean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31