Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/20

EAJ-PNV udal taldeak eskatu dio udal gobernuari Podemos gobernuaren parte den ala ez argitu dezala

Herriko eragileekin egiten diren bileretara EH Bilduko kideekin batera Podemoseko ordezkariak soilik gonbidatzen ditu gobernuak eta honek nahasmena sortzen du, ofizialki behintzat, Podemos ez baitago gobernuan eta ez da ulertzen zein den Podemos soilik gonbidatzearen arrazoia
EAJ-PNV udal taldeak eskatu dio udal gobernuari Podemos gobernuaren parte den ala ez argitu dezala

EAJ-PNV udal taldeak idatziz aurkeztu du eskaera udalean, gobernuak argitu dezan Elkarrekin Podemos-Ordizia Orain udal taldea gobernuaren parte den ala ez. Izan ere, jeltzaleek azaldu dutenez, udal talde moreak gobernuko parte balitz bezala jokatzen du maiz, “aurrekontuak negoziatzeko egin genuen bileran, adibidez, EH Bilduko ordezkariez aparte Podemosekoak ere egon ziren gure ekarpenez hitz egiteko negoziazio mahaian”. Jeltzaleek diotenez, bi aldekoak izaten diren negoziaketa horietan batetik gobernua osatzen duten alderdietako ordezkariak egoten dira eta bestetik oposizioko taldekoak.

Baina aurrekontuen negoziaketaz harago, herriko eragileekin egiten diren bileratan ere modu beretsuan jokatzen dela dio EAJk eta horrek nahasmena sortzen duela “ofizialki behintzat, Elkarrekin Podemos-Ordizia Orain udal taldea ez dago gobernuan eta gainerako udal taldeek eragileekin egiten diren bilera horietara joateko gonbidapenik jasotzen ez dutenez,  ez da ulertzen zein den Elkarrekin Podemos-Ordizia Orain udal taldea soilik gonbidatzearen arrazoia” diote jeltzaleek. Bilera horietan udal gobernuko ordezkari gisa edo udal ordezkari gisa jarduten duten jakin nahiko lukete jeltzaleek “zilegia da udal gobernua bere kabuz eragileekin biltzea, baina ulergarria ez dena da udalaren izenean badoaz, udal gobernuko kideez gain soilik udal talde bat gonbidatzea, printzipioz eta ofizialki, gainerako udal taldeek duten paper berdina duenean”.

EAJk azaldu duenez, herriko hainbat eragilek harridura azaldu diete pentsatuta gainerako udal taldeek joateari uko egiten diotela eta behin baino gehiagotan azaldu behar izan dute gonbidapena jasotzen duten guztietan joaten dela udal talde jeltzaleen ordezkaritza bilera edo ekitaldietara “kritikak entzun behar izan ditugu gonbidatuta ez geunden bilera edo ekitaldietara ez joateagatik eta nahasmen hori argitzea eta zuzen jokatzea baino ez diogu eskatzen gobernuari”.

Horiek horrela, udal gobernuari Elkarrekin Podemos-Ordizia Orain udal taldea gobernuaren parte den ala ez argitzeko eskatzeaz gain, bi eskaera zehatz egin dituzte, batetik, Elkarrekin Podemos-Ordizia Orain udal taldea udal gobernuaren parte bada, eman diezaiela gobernuak herritarrei gardentasunez gobernu akordioaren berri eta, bestetik, gobernuaren parte ez bada, hau da, gainerako udal taldeen egoera berdinean badago, udalaren izenean egiten diren bileretan udal gobernuaz harago udal talderen bat gonbidatzen bada guztiek jaso dezatela gonbidapena, talde guztiak direlako maila bereko herri ordezkari.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube