Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/13

Partaidetzarako zuzendari berria izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Mikel Pagola urnietarra arduratuko da aurrerantzean Herritarren Partaidetzako foru zuzendaritzaz
Partaidetzarako zuzendari berria izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Eider Mendoza foru bozeramaileak adierazi duenez,esku artean erronka garrantzitsuak dituen zuzendaritza da, baina kargua hartu duen pertsonarengan konfiantza osoa duela nabarmendu du. Pagolak abuztuan zendu zen Joseba Muxikaren erreleboa hartuko du.

Adierazi duenez, Mikel Pagola (Urnieta, 1970) Informazio Zientzietan diplomatua da UPV/EHU unibertsitatean. 1993 eta 2011 artean Urnietako Udalean Kultur teknikariaren lanak burutu zituen eta 2011 urtean, Urnietako alkate izendatu zuten. Bi legealdi egin ditu karguan eta, bitarte horretan, Eudeleko Gipuzkoako lurraldeko batzordeko kide eta Batzorde Eragileko ordezkari aritu da. “Pagolaren esperientzia munizipalista hau guztia oso ondo etorriko zaio kargu berrirako, udalak partaidetza zuzendaritzaren estrategia eta lan ildoen zati garrantzitsua baitira”, esan du, adieraziz bere egitekoa “pasa den legealdian hasitako bidean sakontzea” izango dela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube