Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/08

Bretxako Merkatuaren lanen bigarren fasea hasi da

Arraindegia eraikinak betiko merkatua, osasun zentroa eta kirol instalazio bat hartuko ditu
Bretxako Merkatuaren lanen bigarren fasea hasi da

Bretxako Merkatuaren lanen bigarren faseari ekiteko prestaketak hasi dituzte Arraindegia eraikinean. Eneko Goia Donostiako alkateak lanen hasiera iragarri du gaur goizean eta lan horiek hurrengo hilabeteetan luzatuko direla adierazi du.

Fase berri honek Bretxako berritze eta birmoldatzearekin jarraituko du, eta zehatzago, Arraindegia eraikina egokitzen hasiko dira, bertan, erabilera berriak hartu ahal izateko. Hortaz, eraikin honetan betiko merkatua jarriko da - hain zuzen ere, egun lur-azpian dagoen merkatua -, eta era berean, eraikinak Alde Zaharreko Osasun Zentroa, kirol instalazio bat eta euskal gastronomia sustatzeko gunea hartuko ditu.

Construcciones Moyua da obra hauen arduraduna, eta segidako lanak egingo ditu: guneen banaketa eta eraikinaren beraren lanak. Ondoren, eraikina erabilera berrietara egokitzeko exekuzio proiektuari ekingo zaio.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, Bretxako lanak atzeratu egin direla, besteak beste, Alarma Egoera dela-eta, eta honakoa gaineratu du: "Bigarren fasearen hasierak Bretxako proiektuari behar duen bultzada emango dio, izan ere, proiektuaren gune esaguratsuenaren, alegia, Arraindegia eraikina behar eta zerbitzu berriei egokitzeko lanei ekingo zaie.

Ildo beretik, Donotiako alkateak esan du, Bretxako gune hau egokitzeak ahalbidetuko duela merkatua lekuz aldatzea, eta egun erabiltzen duen gunea erabilera komertzialarentzat bideratzea.

Udalaren kalkuluen arabera, lanek bi urte iraungo dute, instalazio guztiek prest egon arte. Dena den, aurreikusita dago hainbat gune lehenago amaitzea. Horren harian, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: Proiektua handia eta konplexua da, asmo handikoa. Legealdi honetan garatuko genuela hitz eman genuen, eta uste dugu legealdi amaierarako zerbitzu guztiak martxan egongo direla".

Era berean, alkatearen iritziz, hiriko gune historiko eta komertzial hau berritzeari esker, hiriak gune garrantzitsua irabaziko du Erdialde eta Alde Zaharrean. Izan ere, hiritarrentzako hainbat zerbitzu publiko eskainiko ditu, eta beraz, bi auzoen bizi kalitatea hobetuko da.

Beiratearen zaharberritzea

Eraikinaren lanen artean, aurreikusita dago Arraindegia eraikinaren aurrealdean dagoen beirate historikoa zaharberritzea. Egun zati bat falta zaio, eta helburua da pieza horiek jartzea lehengo egoerara itzuliz.

Bretxako Merkatua berritzeko lanak Arkoak eraikinean hasi ziren, eraikinaren egokitzapen lanekin, bertan hainbat saltoki berri jartzeko. Horretarako, eraikinaren kanpoaldeko arkuak berritu dira, irekiagoa izateko eta, beraz, kanpotik barrukoa ikusi ahal izateko, saltokiak ikusgarriagoak eginez.

Horrekin batera, baserritarren postuak babesten zituen estalkia kendu zen, eta egun, behin behinean, bere jarduera jarraitzen dute plazaren albo batean.

Udala Merkatuaren inguruaren urbanizazio proiektu bat lantzen ari da, kanpoaldean dagoen eraikina - Tupper bezala ezagutzen den eraikina - kentzeko, eta Arkoak eraikinaren atzealdean baserritarren behin betiko kokapena jartzeko. Era berean, plazan lur-azpian dauden saltoki zein zerbitzuetarako sarbide berria egongo da. Eta gainera, Aldamar kaleko espaloia zabalagoa egingo da, eta San Juan eta Iñigo kaleak bere osotasunean oinezkoentzat egingo dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube