Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ateak ireki ditu SALKINen lokal berriak eta udazkenerako kontsumo-bono kanpaina berria martxan ipiniko da urriak 5ean
Andoaingo Udala eta SALKIN-en artean lankidetza akordioa itxi da, Agustin de Leiza kalean dagoen lokal berriko alokairuaren kofinantzaketa konpromisoarekin, 3 urtekoa, eta, horri esker, SALKINek herritarrekin zuzeneko presentzia hobetuko duMaiatzean aurreratu bezala, Andoaingo Udalak martxan ipiniko du udazkeneko kontsumo-bonoen kanpaina berria, SALKINekin elkarlanean. Mari Jose Izagirre zinegotziak jendaurrean adierazi duenez, guztira 1.000 bono banatuko dira, bakoitzak 50€-tako balioarekin, horietatik 35€ erabiltzaileak ordainduko ditu eta gainerako 15€-ak Udalak finantzatuko ditu. Kanpaina urriak 5ean ipiniko da martxan eta azaroak 15 bitartean iraungo du.
Bonoak eskuragarri egongo dira urriak 5 eta 9 bitartea SALKINen lokal berrian. Ilarak eta kudeaketa arazoak ekiditeko banaketa neurriak ezarri dira, egunean 200 bono banatuko dira, eta horretarako, aurreztiketak eskuratu beharko dira, tiketak bermatuko baitu bonua eskuratzeko aukera. NAN bakoitzeko bono bat emango da(derrigorrezkoa izango da Andoainen erroldatua egotea eta adinez nagusia izatea).
Bonuen banaketa goizez 10:00-12:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 ordutegian burutuko da. Bonoen erosketa txartel bidez egingo da, ezingo da metalikoan burutu. Behin erosi eta gero, bonoak ezingo dira esku-dirutan trukatu. Bonua eskuratzen duen erabiltzaile bakoitzari telazko poltsa bat oparituko zaio.Bonu bakoitzak 7 txartel izango ditu: horietako 3 txartel 10 €-takoak eta beste 4berriz 5 €-koak.
Guztira 115 establezimenduk egin dute bat kontsumoa piztea xede duen bonu-kanpainarekin, “HAN EDO HEMEN, EROSI ANDOAINEN” kartelaz identifikatuko direlarik.
Lokal berria kaletik gertuago egoteko
Andoaingo PERCOan (Merkataritza Supertzeko plana) jasotzen den bezala, sektorearen profesionalizazioa funtsezko helburua da. Egungo egoeran, elkarteari protagonismo, eraginkortasun eta ikusgarritasun handiagoa emateabeharrezkoa da. Honegatik, Andoaingo Udala eta SALKIN elkartearen arteanlankidetza-akordioa itxi da, eta, horri esker, elkarteak lokal propioa izango du kalean, andoaindarrekiko interakzioa hobetuz eta kalean presentzia areagotuz.
Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailak Agustin de Leitza kaleko 11 zenbakian dagoen lokal berriaren alokairuakofinantzatuko du datozen 3 urteetarako (2020-2023), urtean 4.000 euroko zenbatekoarekin. Zenbateko hori hitzarmen bidez ordainduko da.
Mari Jose Izagirre zinegotziaren arabera, lankidetza hori "beste urrats bat da, tokiko ostalaritza eta merkataritza indartzearen alde eginiko apustuan eta konpromisoan", eta "SALKIN hazten eta indartzen jarraitu ahal izateko" borondatea agertu du. Berriro ere “tokiko merkataritzaren aldeko apustua” berretsi du, “are gehiago COVID19ak sortu duen testuinguru honetan”, eta bonu kanpaina berriak “herrian kontsumoa pizten lagunduko duela” baieztatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31