Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2020/09/30
Iosu Mugikak zinegotzi kargua hartu du
Irailaren 29an ospatutako Udal Batzarrean zinegotzi kargua hartu zuen Iosu Mugikak eta EAJ-PNVko zinegotzi berria izango da. Bere esanetan zirraraz eta gogoz sartzen da, beti izan du herrigintzarako grina eta elkarlana izango du lan eredu.Kargu hartzeaz gain, beste bi erabaki ere izan ziren iraileko Osoko Bilkuran: batetik, Magallanes 1 urbanizazioko terrenoak hiritartatzeko hitzarmenaren onarpena eta diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa, merkataritza bonoak abian jartzeko.
Getariako EAJ PNVek aldeko bozka eman zien bi proposamenei baina gaien inguruan zenbait iruzkin ere egin zituen:
- Magallanes 1eko lurren hiritartzeko hitzarmena: bizilagunek 2016an eskaturiko baldintzak beteko ziren edo betetzeko aurreikuspenak nola ziren galdetu zuen Aitor Urresti bozeramale jeltzaleak, adibidez, sarrerako arrapala bat eraikitzea. Haritz Alberdi alkateak adierazi zuen ez zegoela inolako aurreikuspenik horiek betetzeko.
- Diru-laguntzen plan estrategikoa: EAJ bonuen sorkuntza bultzatzen ibili da maiatza hasieratik, 4 bat aldiz udaleko bileretan gaia eramanez eta EH Bilduk erantzuna beti gerorako utzi du. Hala eta guztiz ere, onartu zen 10.000€ko laguntza ematea, nahiz eta Babexa elkarteari zuzenean eman, eta ez Udalak merkatari guztiekin zuzenean landu. Hala ere EAJtik uste dugu Udalak eraman behar duela gestio osoa eta ez elkarte batean delegatu, laguntzen gardentasuna eta eraginkortasuna zuzenean aztertu behar baitira. Eskaera: diruaren kontrola, ekoizleengan ere pentsatzea eta herriko produktuak sustatzeko erabiltzea. Diru horrek ez du Babexako kideengan bakarrik geratu behar, saltoki guztiei iritsi behar zaie, Babexako kide izan hala ez.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31