Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/01

EAJ-PNVk Torraren inhabilitazioa errefusatu du, eta Estatuari eskatu dio uko egin diezaiola judizializatzeko estrategiari

EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak adierazpen bat sinatu du EH Bildurekin, Auzitegi Gorenak Generalitateko Presidentearen inhabilitazioa berretsi ostean

“Arbuio eta alarma adierazten dugu Quim Torra Generalitateko Presidentearen inhabilitazioa dela eta, Kataluniako autogobernuaren aurkako eraso larria izateaz gain, herriaren borondatearen deslegitimazio ariketa bat delako”.  Horrela hasten da gaur goizean EAJ-PNV eta EH Bilduren legebiltzar-taldeek sinatu duten testua, Auzitegi Gorenaren epaiari buruzkoa; izan ere, Auzitegi Gorenak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri dio Torra presidenteari, hauteskunde-kanpainan zehar Generalitateko Procés del Palauko presoen aldeko pankarta bat kentzeko Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako agindua ez betetzeagatik.

Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak irakurritako testuan, Espainiako Estatuko botereei honako hau eskatzen zaie “bertan behera utz dezatela zilegi diren aldarrikapen politikoak judizializatzeko estrategia, eta errespetatu ditzatela oinarrizko eskubideak, funtsezko askatasunak eta eskubide kolektiboak”; horiek guztiek demokraziaren oinarria osatzen dute. Sinatzaileek Kataluniako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dute, eta horrela, “dei egiten dugu Kataluniako Herriaren borondate demokratikoaren adierazpena ahalbideratzera eta haren erabakia errespetatzera”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube