Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJk Covid-19aren eragina arintzeko neurriak, aparkalekuak bermatzea edota Aldamar parkea estaltzea izango ditu hizpide ikasturte berrian
“Uneko beharrei erantzun behar diegu bai hala bai, baina horrez ezin du Getariaren garapen oro kinkan jarri. Oreka bilatu eta etorkizuneko proiektu estrategikoak martxan jarri behar ditu Udalak: herritarren ongizatea bermatzeko lan-lerroak, turismoari heldu, aparkalekuak, herriak behar dituen azpiegituren bermea, sektore ekonomikoak, gure nortasuna eta kultura…”.“Kurtso politiko berriarengan, ezbairik gabe, Covid-19ak eragin zuzena izango du. Ez dakigu zein izango den pandemiaren eboluzioa eta horrek udal politikak, inoiz baino gehiago, herritarren zerbitzura jarri eta unean-unean erantzutera behartuko gaitu”. Hala adierazi dute Getariako EAJko udal taldeko 5 kideek, Aitor Urresti, Itziar Etxarte, Jon Elizegi, Elena Urresti eta asteartean izendatuko duten zinegotzi berriak, Iosu Mugika. Iosu Gemma Marreroren ordez sartu da Udal taldean, azken honek, gai pertsonalengatik, zinegotzi kargua utzi ostean. “Iosuri ongi etorria eman diogu, asko emango duen herritarra da eta balio erantsi bat Getariaren garapenerako. Gemmari, berriz, esker hitzak. Ikaragarri egin du lan eta jarraituko du egiten, zinegotzi izateari utzi badio ere, taldekide baitugu eta behar dugun orotan bertan izango dela ziur gaude”.
Agerraldian ikasturtean aurrera eraman nahi dituzten ekimen nagusiak aurkeztu dituzte, lehentasuna, “une oro, herritarrak babestea izanik Covid-19aren aurrean: osasun aldetik, noski, baina baita egoera zaurgarrian edota eragin ekonomikoa pairatzen dutenei ere”.
Udalak berak ere sarrera gutxiago izango dituela aurreratu dute: “ekonomiaren kolpeak, zerga eta tasen bilketan zuzenki eragingo du eta gainera inbertsioa areagotzea eskatzen ari gara herritarrei laguntzeko. Aurtengo gastuarekin igoerarekin defizita handia izango baita, horregatik garrantzizkoa izango da udal kontuak egunean jarri eta balantzea orekatzea. Bestalde udalaren lana izango da bai aurten eta baita hurrengo urtean ere egoera ekonomikoa hobetzeko neurri zuzenak hartzea herriko eragileei ahalik eta ingurune hoberena sortzeko”.
Horrek, ordea, ezin du etorkizunerako ikuspegi galtzea ekarri EAJrentzat: “uneko beharrei erantzun behar diegu bai hala bai, baina horrez ezin du Getariaren garapen oro kinkan jarri. Oreka bilatu eta etorkizuneko proiektu estrategikoak martxan jarri behar ditu Udalak, inor atzean gera ez dadin: herritarren ongizatea bermatzeko lan-lerroak, turismoari heldu, aparkalekuak, herriak behar dituen azpiegituren bermea, sektore ekonomikoak, gure nortasuna eta kultura… ezinbesteko dira indartsu irteteko honetatik ere”.
Egoera kontuan izanda, azaldu dutenez, “baina etorkizunerako erronkak atzean utzi gabe, honakoak izango dira ikasturteko lan-ildo nagusienak:
- COVID laguntzak: bonoak, hobariak tasa eta zergetan eta laguntza zuzenak. Getariako EAJk exentzio fiskalak, hobari zuzenak eta bono kanpaina proposatu zituen covid-19ari aurre egiteko. “Momentuz, Urola Kostako Udal Elkartearen bitartez lortu dugu zaborren tasan hobariak ezartze ehun ekonomikoari. Eragile ekonomikoekin izandako elkarrizketek ondorio bat eman zuten, laguntzen beharra dagoela. eta maiatzetik egin dugun bezala proposaturiko neurriak aktibatzen jarraituko dugu.” Etorkizunera begira, tasa eta zergetan hobariak, fiskalitatearen egokitzapena eta laguntza zuzenak ditu Getariako talde jeltzaleak helburu, “pandemiaren hasieratik egin dugun eran”.
- Aparkalekuen ordenantza berriarekin, herritarrentzako aparkalekua bermatu behar da.
- Ordenantza fiskal berriak bultzatzea proposatu du EAJk “Covid-19aren ondorioz, orain arteko fiskalitateak ez du balio. Zerga sistema herritarren etorkizuna sustatzeko eta bermatzeko izan behar du, lana eta emantzipazioa bilatuz. Sistema justuago bat”.
- Aurrekontuak: Etorkizunera begiratzen duten aurrekontuak izan behar dute, Covid-19aren ondorioak pairatu dituztenak kontuan izanda, baina etorkizuneko bide lerroak markatuko dituena.
- Pisu turistikoen egoeraren azterketa, lehen neurrien exekuzioa. “Egoera urte gutxira jasanezina da, Getaria herri turistikotik turistentzako herria izatera pasatzen ari da. Horregatik neurri bereziak hartu behar dira etxebizitza merkatuan eragiteko”.
- Turismo Jasangarria bultzatu. “Getariako turismoari bide bat ezarri, ezin dugu noraezean eta kontrolik ez duen turismo batekin jarraitu, herritarren eta turisten artean bizikidetza osasuntsu bat ezartzeaz gain, aukera berrietara bideratu behar da”.
- Aldamar parkea estaltzea. Proiektu honen aukerak aztertu egikaritzeko bideak bilatzea izango da.
- Herriko ekoizle eta kontsumitzaileen erlazioak suspertu. “Interneteko salerosketak indarra hartu duten honetan, beharrezkoa da herriko produktoreak ezagutu eta kontsumitzaileei helaraztea. Lehengo kultura berreskuratu behar dugu, Bertako, garaikoa eta freskoa”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31