Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/23

Zentzuz eta arduraz jokatu eta elkar zaintzeko garaia da, etorriko dira berriro ere jai egunak

Udal-gobernuarekin bilera eskatu zuten jeltzaleek, jai-egunak datozelako eta erabakiak hartzeko egin ohi den Kultura-batzorde berezia aurten egin ez delako. Jeltzaleek azaldu dute “ez jai”-etarako udaletik aurreikusitakoaren berri ofizialik ez zutela eta herritarrak “ez jaien” ospakizunekin egonezina eta kezka adierazten ari zitzaizkiela.
Zentzuz eta arduraz jokatu eta elkar zaintzeko garaia da, etorriko dira berriro ere jai egunak

San Mielak eta Errosaixo-eguna iristear dira, eta Covid 19a dela eta bizi dugun egoerarengatik arduratuta dago EAJ udal-taldea. Urtero, irail hasieran egin ohi da ezohiko Kultura-batzordea jaietako egitaraua eta aurrekontua aurkezteko eta onartzeko; aurten, egin ez denez eta “ez jai”-etarako udaletik aurreikusitakoaren informazio ofizialik ez dutenez jaso, jeltzaleek EH Bilduren udal-gobernuarekin bilera eskatu zuten. Ostiralean egin zen bilera eta udal-gobernuko bi kidek kultura-ekintzei eta ”ez jaiei” buruzko informazioa eskaini zuten. Ekitaldi guztiak osasun- eta segurtasun-berme guztiekin egiteko konpromisoa adierazi zuten alkateak eta kultura-zinegotziak; erantzun horrek asko lasaitu du EAJren udal-taldea. “Herritar askok galdetu digu kultura-ekitaldien, txosnen eta herri-bazkarien inguruan. Izan ere, Covidak eragindako osasun-larrialdi honen testuinguruan arduratuta daude oñatiar asko, bereziki, Oñatin bertan azken egunetan gaixotasunak izan duen eraginarengatik”. Horregatik, hain zuzen ere, oso beharrezkotzat jo dute jeltzaleek informazioa jasotzeko bilera eskatzea alkateari, herriko eragileekin egindako bilera irekietan, edo kalean entzundakoaz edo komunikabideen bidez jakindakoaz harago, ez zutelako informaziorik.

Horiek horrela, EH Bilduren udal-gobernuak osasun-neurri guztiak hartu eta segurtasuna bermatuko den konpromisoa azaldu ondoren, lasaiago dago EAJren udal-taldea. Hala ere, haien ustez, nahitaezkoa da aurten Oñatin jairik egingo ez delako mezua argi eta garbi zabaltzea herrian, “zentzuz eta arduraz jokatzeko garaia da, eta etorriko dira jaiak ospatzeko egunak”. Mezu hori argi eta garbi komunikatzearen harira, jeltzaleek azaldu dute egokiagoa ikusi dutela beste hainbat herritan egin den moduan jai-egunetan inolako ekitaldi publikorik ez antolatzea (Arrasate, Bergara, Bilbo, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lekeitio, Mundaka…): “uste dugu jairik ospatuko ez den mezua argiago emango dela era horretan”. Kultura- ekitaldiak antolatzearekin erabat ados daude jeltzaleak, kulturaren sektoreak bizi duen egoera aintzat hartuta gizarte bezala, kulturari eusteko ahalegina egitea beharrezkoa delako, baina, esan bezala, udal-gobernuak aukeratutako datekin bat egin ez badute ere, osasun- eta segurtasun-neurriak bermatzean jarri dute azpimarra jeltzaleek.

“Aurtengoan ez dugu, ez San Mielik, ez Errosaixo-jairik ospatuko, elkar zaintzea da aurten tokatzen zaiguna. Erakundeetan gauden herri-ordezkariok erantzukizunez jokatu beharra dugu, baita norbanako bakoitzak ere, gaitz honi aurre egiteko modu bakarra guztiok arduraz jokatzea izango baita”, azaldu dute jeltzaleek. “Horregatik, arduraz jokatzeko eskatzen diegu oñatiarrei, gurasoak, seme-alabak, senideak, lagunak, bizilagunak… guztiak zaintzea bakoitzaren esku ere badagoelako. Datorren urtean berriz ere ohiko jaiak izan ditzagun, aurtengoan ez ospatzea tokatzen da. Ziur gaude oñatiarrek gure herriak merezi duen erantzuna emango dutela. Gora Oñati eta gora oñatiarrak!”, amaitu dute jeltzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube