Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/15

Korrokoitz, orain dela bi urteko akordio eta antolamendu bera

Gaur alkateak eta udal gobernuak aurkeztutako Korrokoitzeko antolamendu proiektua, duela bi urte Iridoyk aurkeztutakoaren bera da
Korrokoitz, orain dela bi urteko akordio eta antolamendu bera

Bi urte baino gehiago pasa dira Xabier Iridoyk, gure bozeramaileak, legealdiak ahanzturan zeramatzan eta Korrokoitzeko eremua suspertzen zuen antolamendu akordioaren berri eman zuenetik. Hirigintza arloko udal teknikarien eta Korrokoitzeko jabetzak berak izendatutako arkitektoen arteko akordioa. 

Alkateak eta udal-gobernuak ukatu egin zuten erabaki hori, eta esan zuten hirigintzaren legezkotasunetik kanpo zegoela eta ez zuela balio. Baina gaur, 2020ko irailaren 15ean, alkateak berak onartu egin du akordio hori eta antolamendu hori bera, gaur goizean egindako agiri batean. Komunikazio horretan, jakin dugunez, datozen hilabeteetan proiektua garatzeko eta eraikitzeko lehen urratsak emango direla adierazi du. Pozten gara, azkenean, gure EAJ-PNV taldeak Irungo Alde Zaharra garatzeko apustu argia egin ondoren, protagonismoak alde batera utzi eta hain beharrezkoa den eremu horretan urrats sendoak eman direlako.

Antolamendua

Korrokoitzeko egungo antolamendua 2017. urtearen amaieran adostutako antolamendu bera da, nahiz eta batzuk kontrakoa ikusarazteko tentazioa izan, hirigintza proiektu guztiek dituzten  eta antolamendua aldatzen ez duten xehetasunei eta ohiko aldaketa txikiei garrantzia emanez.

Beraz, bi antolamendu dokumentuak, duela bi urte baino gehiago aurkeztutakoa eta oraingoa aztertzen baditugu, ikusiko dugu biek datu berdinak jasotzen dituztela: Urdanibia plazaren eta Dunboako kanalaren arteko hiri-egitura bera, Dunboako kanala hiri-egituraren elementu definitzaile gisa mantentzeko planteamendu bera, metro koadro berberak, etxadi eraikigarri berberak, oinezkoentzako kale berberak, eraikuntza-erregimen bera, eta abar.

Gure egitekoa beti izan da eta izango da, pandemia garaian egon ala ez, Irun erantzukizunez eta eraginkortasunez garatzea. Gobernuan zein oposizioan. Izan ere, guretzat politika gure gizartea hobetzeko tresna da. Hitz egitean, negoziatzean eta akordioak lortzean oinarritzen dena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube