Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/08

Euskadik berreraikuntzarako Europako funtsen inguruko erabakietan parte hartu ahal izatea eskatu dio EAJ-PNVk Gobernuko Presidenteari

Maribel Vaquerok Pedro Sanchezi gogorarazi dionez, "Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera egiteke dago. Aldebikotasunetik, aurrekontu-egonkortasuneko helburu berriak adostu behar ditugu".

Maribel Vaquerok Gobernuko Presidenteari erreklamatu dio Euskadik ere parte har dezala berreraikuntzarako Europako funtsen inguruko erabakiak hartzeko prozesuan. Senatuko bilkuran, Pedro Sánchezen agerraldian, EAJ-PNVko bozeramailearen ondokoak nabarmendu du  berebizikoa dela aurkeztu beharreko proiektuak adostea “sare ekonomiko eta enpresariala” suspertzen lagun dezaten, baita hezkuntzan, zientzian, teknologian eta berrikuntzan inbertitzea ere” .

Senatariak “funtsezko” jo du 2021erako Estatuko Aurrekontuak onartzea, eta EAJ-PNV negoziatzen hasteko prest dagoela berretsi du. “Ekonomia eta gizartea suspertzeko lanera bideratutako kontuak erreklamatzen ditugu, industriaren aldeko apustu argia eginez, Euskadin ekonomiaren bultzatzaile  eta hazkunde eta lehiakortasunaren sinonimo delako”, erreklamatu dio Sánchezi, autogobernua errespetatu beharra dagoela nabarmenduz. “Egiteke dauka Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deitzea. Aldebikotasunetik adostu behar ditugu aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko helburu berriak, beharrizanei baliabide propioen bidez erantzuteko,bai eta defizita baliatu ere diru-sarreretan eman den beherakadari aurre egiteko”. Era berean, Vaquerok deitoratu egin du tokiko erakundeek jaso duten "tratu bidegabea", eta "ostegun honetan Kongresuan baliozkotuko den Errege Dekretuaren edukia konpontzeko" eskatu dio Sanchezi.

Vaquerok era  berean ohartarazi du Euskal Taldeak zainduko duela Inbestidura Itunean hitzartutako konpromisoak bete daitezen, besteak beste  betetzeke geratzen diren eskuduntzen eskualdaketa, euskal Y trenbidea burutzea edo Euskadik Europako Batasunaren erakundeetan parte hartzea, besteak beste.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube