Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Legebiltzarrean erregistratu du Iñigo Urkulluren Lehendakaritzarako hautagaitza, “herriak aukeratutakoa”
Joseba Egibar bozeramaileak adierazi du herri-botoak sendotu egin duela Urkulluren jarrera. “Herri errealak hautestontzietan esan du lidergoa Iñigo Urkulluren eta EAJren esku dagoela. Gainerakoa errealitatea ez aitortzea da, eta alternatibaren alternatiba izan nahi izatea”Joseba Egibar Euzko Abertzaleak-Nacionalistas vascos talde parlamentarioko bozeramaileak Iñigo UrkullurenLehendakaritzarako hautagaitza erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean; irailaren 3an egingo da inbestidura saioa. Bere hautagaitzak uztailaren 12ko hauteskundeetan EAJ-PNVk lortu zituen 31 legebiltzarkideen babesa du. Jeltzaleek eta sozialistek azken orduetan itxi duten aurre-akordioari esker, Iñigo Urkullu lehendakari izango da lehen itzulian, araudiak ezartzen duen Ganberaren gehiengo osoa lortuz (75 eserlekuetatik 41 dira bi alderdiak).
Erregistroaren ondoren egindako adierazpenetan, Joseba Egibarrek Iñigo Urkulluren hautagaitza defendatu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek uztailaren 12an erabaki zutelako. Orduan, esan du, hautesleek hitz egin zuten eta lidergo hori eman zieten Urkulluri eta EAJri. “Herri errealak, ez batzuek aipatzen duten irudimenezkoak, lidergoa eta alternatiba Iñigo Urkullu dela zehaztu du. Herri-botoak sendotu egin du bere jarrera”. “EAJ-PNVrentzat ardura politikoa eta ohorea da Iñigo Urkullu hautagai gisa proposatzea", adierazi du.
EH Bilduren hautagai-zerrendari dagokionez, Egibarrek adierazi du koalizio abertzalea “herriak abalatutako alternatibaren alternatiba izan nahi duela, desioak errealitatearekin nahastuz eta hautestontzietan adierazitakoa ez onartuz”. Bozeramaile jeltzaleak uste du Iriartek, hautagai gisa egingo duen hitzaldian, “bere mezua iragarriko duela, higaduraren oposizioa eginez, etorkizunean berriz ere alternatiba izateko”.
Iñigo Urkullu da, jeltzaleentzat, berreraikuntzaren erronka handiari berme osoz aurre egiteko behar diren gaitasunak biltzen dituen pertsona: esfortzua, kudeaketa eta determinazioa. "Lau urte hauetan aurrean dugun lana gogorra eta zaila izango da, baina prest gaude. Lehendakaria prest eta borondate irmoz dago hori lortzeko ". Egungoa bezalako ezohiko egoera baten aurrean, diotenez, ezin dugu esperimenturik egin, eta lehendakariak erakutsi du, bere kudeaketa-urteen bidez, esperientzia eta talde egokiak dituela Herria suspertzeko eta enplegua eta ekonomia aktibatzeko. Hauek izango dira, hain zuzen ere, hurrengo legealdirako erronka nagusiak: enplegua, gizarte-kohesioa eta autogobernua.
Irailaren 3an, Lehendakariak datozen urteetarako lan-ildoak azaltzeko aukera izango du. Eztabaida politikoa hasiko da, eta horren ostean, Urkulluk Ganberaren bermea jasoko du Gobernua osatzeko eta bere proiektu ekonomiko eta sozialak martxan jartzeko. Urkulluk ordu eta erdi izango du bere Herri proiektua helarazteko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31